Albisuak Lorcan eta Juaristik Barakaldon jardungo dute

G.Azkarate 2016ko uzt. 12a, 18:57

Haritz Albisuak Murtziako Lorca taldearekin sinatu du kontratua eta Mikel Juaristik Barakaldorekin. Biak Bigarren B mailan jardungo dute mailaz igotzeko helburuarekin.

Barakaldotik Murtzia-ra

Haritz Albisuak Murtziako Lorca taldean jokatuko du hurrengo denboraldian Bigarren B mailan. Albisuak, orain arte bere taldea izan den Barakaldo utzi du Murtziara bidean jartzeko.Lorca-k Iñaki Alonso entrenatzaile euskalduna fitxatzearekin bat badirudi jokalari euskaldunak batzuk iritsiko direla Murtziako taldera.

Haritzek esan digunagatik Lorca taldearen proiektua hasieratik gustatu zitzaion eta Bigarren A mailara igotzeko borrokan egoteko osatu dute taldea. Horrez gain, esperientzia berrien bila eta futbolaz gozatzera doala Murtziara esan digu Albisuak. Uztailaren 15ean hasiko dute aurre-denboraldia.

Amorebietatik Barakaldora

Mikel Juaristik hurrengo bi denboraldietarako kontratua sinatu du Barakaldo taldearekin. Aurreko denboraldian Amorebieta taldeko zutabeetako bat izan zen Juaristi eta konfiantza handia ezarri dute Barakaldon Soraluzeko jokalariarengan. Mikelek esan digunagatik Bigarren A mailara igotzeko helburu garbiak eta entrenatzaileak bera fitxatzeko izan duen interesak bultzatu zuen Barakaldorekin sinatzera. Uztailaren 20an hasiko du aurre-denboraldia.