Jon Alberdi eta Zuriñe Frutos bizkorrenak Iñaki Ruizen mendi-lasterketan

G.Azkarate 2016ko uzt. 10a, 15:05
Jokin muñoz alabarekin

Jokin Muñoz Soraluzeko korrikalaria bigarren gizonezkoa izan da helmugaratzen. 112. parte hartzaile izan dira eta horietatik 92k amaitu dute lasterketa.

112 korrikalarik parte hartu dute Iñaki Ruizen omenezko V. mendi-lasterketan, eta 92 kirolari iritsi dira helmugara. Eguraldiak lagundu du aurtengo lasterketaren edizioan eta giro bikaina izan da goiz osoan zehar.

Sailkapena:

Emakumezkoetan

1-Zuriñe Frutos 02:08:10

2-Alazne Irureta 02:16:13

3-Miren Apraiz (Arrasate) 02:23:47

Gizonezkoetan

1- Jon Alberdi (Zestoa)01:43:07

2- Jokin Muñoz (Soraluze) 01:43:47

3-Iban Buceta (Gasteiz): 1:45:48

Osoa.

Lasterketaren kronika

Lehen minututik gogo ekin dio Jon Alberdi zestoarrak eta azkar banatu dira taldeetxoetan korrikalariak. Atxolin inguruan Jokin Muñoz eta Jon Alberdi erreleboak ematen aritu dira hirugarren eta laugarrenen artean distantzia luzatzeko asmoarekin. Pol-Pol inguruan gerturatu zaizkie bigarren taldeko korrikalariak baina mendi-gainean fin ibili dira Jokin eta Jon eta lasterketa beraien artean erabakiko zela garbi geratu da. San Andres azpian elkar eskua eman dute eta " indar gehien daukanak irabaz dezala" esan diote alkarri. Jon gehiago izan da eta berak irabazi du Iñaki ruiz lasterketaren V. edizioa.

Jokinek esan digunagatik lasterketa polita izan da oso etxian korrika egitea beti delako berezia eta gainera lagunen eta familiaren animoek asko laguntzen dutelako. "Oso pozik nago lagun baten omenezko lasterketan bigarren postua lortu dudalako, dena bere omenez egin dut" Jokin Muñoz.