Artifices eta Kosto de Marfil finalean

G.Azkarate 2016ko uzt. 10a, 09:03
Kosto de Marfil taldea.

Zapatua, uztailak 16, arratsaldeko 18:30etan jokatuko da  futbol 7 txapelketako finala Ezoziko futbol zelaian.

Aritifices taldeak 9-7 irabazi zion Bater de Munich-i final-erdietan eta Kosto de Marfil taldeak 6-1 hartu zuen mendean Hamalaukuak taldea

Artifices taldearentzat bigarren finala izango da datorren zapatukoa. Kosto de Marfil-ek aldiz lehen aldiz jokatuko du txapelketako finala.

Futbol 7 txapelketa FINALA

Eguna: Uztailak 16, zapatua

Ordua: 18:30etan

LEkua: Ezozi futbol zelaia