Fan & Go San Andresko jaixetan

E. Unamuno 2016ko uzt. 8a, 17:48
San Andresko jaietako kartela.

Fan & Go talde zarauztarrak girotuko du aurten San Andresko jaietako zapatu gaua. Aurretik, arratsaldeko 19:00etan, Asier eta Iñakiren omenezko XV. pelota txapelketaren finala jokatuko dute, aurten lehen aldiz, San Andresko frontoian. 

Afaria berriz, gaueko 21.00etan izango da Goikoetxea eta Gisasola trikitilari gazte eibartarrek alaituta. Afaritarako lekua egunean bertan hartu daiteke eta, aukeran, ogitartekoak ere izango dira.

Hurrengo bi egunetan ohiko egitaraua izango da:

Domekan: Iñaki Ruizen omenezko V. mendi-lasterketa, meza, puntako bertsolariak, trikitilariak, pelota partiduak eta umeendako zezentxoak.

Astelehenean: meza, umeendako jolasak eta Egaña eta Lizasok Laja eta Lutxurdiorekin batera alaitutako auzotarren bazkaria.

EGITARAUA

Barixakuan makala tentetu eta txorixo-probatzia elkartean.

GAZTIEN EGUNA

UZTAILAK 9, ZAPATUA

Eguerdiko 13.00etan jaien hasiera kanpai bueltarekin

19:00etan Pelota txapelketaren finala.

21.30ean HERRI AFARIA*, Goikoetxea eta Gisasola trikitilariek alaituta.

23:00etan Erromeria FAN & GO taldearekin.

JAI EGUNA

UZTAILAK 10, DOMEKA

10:00etan Iñaki Ruizen Omenezko V. Mendi Lasterketa

12.30ean Meza

13.00etan Unai eta Enaitz trikitilariak eta

Mendiluze eta Laburu bertsolariak

13:30 ean Pelota partiduak

18.30ean Bergarako zezentxoak eta poniak

19.00etan Bola-txapelketa

21.00etan Afariak elkartean

AUZOKUEN EGUNA

UZTAILAK 11, ASTELEHENA

12.30ean Meza

13.00etan Umeendako jolasak

13:30ean Emakumeen bola-txapelketa

14.30ean Auzotarren bazkaria frontoian

Bazkalostean Lizasoeta Egaña bertsolarien saioa eta Lajaeta Lutxurdiorekin erromeria

20:30ean afariaLajaeta Lutxurdiok alaitutako erromeria.