Zapatuan Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusak antolatu ditu Sarek

Erredakzioa 2016ko urt. 4a, 12:31

Sare 3

Soraluzeko Sarek dei egin die herritarrei datorren zapatuan "Mugi daitezen harriak" lemapean, "presoen giza eskubideen alde" Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko. Bertara joateko autobusak antolatu ditu eta izena emateko txartelak salgai daude ondorengo tabernetan: Batzoki, Mendata, Arrano, Bolia, Gaztetxe eta Gaztelupen.

Autobusak arratsaldeko 15:30ean aterako dira Estaziñoko geltokitik eta manifestazioa arratsaldeko 17:00etan hasiko da Bilbon. Joan zen urtean lau autobus joan ziren herritik.

Sare 2