Hiru lagun atxilotu dituzte marihuana haztegia topatu eta gero

Erredakzioa 2015ko urr. 16a, 17:52

Sutea

Segurtasun Sailak zabaldutako oharrean jakitera eman duenez, Ertzaintzak herenegun hiru herritar atxilotu zituen, sutea sortu zen etxebizitzan marihuana haztegia izateagatik. 

Sua emendatzera sartu ziren suhiltzaileen ostean sartu ziren ertzainek topatu zuten marihuana haztegia. Gau horretan bertan hiru lagun atxilotu zituzten 35, 29 eta 26 urtekoak baina jarraian aske laga zituzten zitaziopean. Etxea berriz, prezintatuta eta zaintzapean laga zuten.

Ertzainek atzo miatu zuten aipatutako etxebizitza, epailearen baimena lortuta. Etxeko gela batean negutegi funtzioa betetzen zuten bi armairuren barruan haizeztagailua, lanparak eta 60 landare hazteko behar zen tresneria guztia aurkitu zuten. Etxeko beste gela batean berriz, sikatzen zeuden marihuana kukuluak topatu zituzten.

Osasun publikoaren aurkako delitua egotzi diete hiru atxilotuei eta epaiketaren zain daude.    

 

Gaueko 22:00ak aldera piztu da sua Zelatako lehen atariko bigarren pisuan. Bizilaguna eta auzokoak ahalegindu dira sua itzaltzen baina azkenean suhiltzaileek itzali dute.

Koadro elektrikoan sortu da sua etxebizitzako bizilagunaren esanetan. Konturatu orduko ahalegindu dira sua emendatzen baina sua indartu dela ikusita suhiltzaileei deitzea erabaki dute. Suhiltzaileak berehala etorri dira eta segituan emendatu dute sua. Etxebizitzan kalteak garrantzitsuak izan direla uste dute.

Suhiltzaileekin batera ertzainak eta udaletxeko zinegotzi eta alkatea ere bertaratu dira. Bizilagunak etxeetatik atera dituzte baina arriskua pasatuta euren etxeetara bueltatzeko aukera izango dute.

Sutea2