Gaztañerre azoka noiz egingo den eta zergatik egun horretan

Erredakzioa 2016ko urr. 9a, 10:42

Aurten ere herritar askok deitu digute Gaztañerre azoka zein egunetan ospatuko den galdezka. Hemen duzue erantzuna. 

Gaztañerre azokaren 20. edizioa izango da aurtengoa eta azaroko bigarren zapatuan egingo da, azaroaren 12an, sortu zenetik egin den bezala (Udalak ere hala baieztatu digu).

Gaztañerre azoka beti bigarren zapatuan ospatzen da, antolatzeko erreferentziatzat hartu zen eguna Gaztañerre eguna izan zelako.

Plaentxian Gaztañerre eguna Animen egunetik (azaroaren 2a) kontatzen hasi eta bigarren astelehenean ospatzen da.

Ohiko nahastea Animen eguna eta Domusantu eguna egun berean ospatzen direla pentsatzetik dator baina Domusantu azaroaren 1ean ospatzen da eta Animen eguna azaroaren 2an. 

Laburbilduz, azoka beti egin da eta egingo da Gaztañerre egunaren aurreko zapatuan, azaroko bigarren zapatuan, beti.