Ingelesa praktikatzeko lau talde batzen dira astero

Erredakzioa 2015ko mai. 7a, 10:19

Ingeles mintzapraktika 1

Urte hasieran udalak eta Raja Naser ingeles hiztunak bultzatuta martxan jarritako mintzapraktika taldeak ugaritu egin dira eta dagoeneko lau talde daude martxan. Parte hartzeko aukera zabalik dago nahi duenarendako.

Taldeak hiru mailatan bereiztuta daude: 

Oinarrizko maila
Eguaztenetan (15:00-16:00)

Maila ertaina
Eguaztenetan (17:30-19:00)
Eguenetan (15:00-16:00)

Maila altua
Eguenetan (18:30-19:30)

Maila ertaineko bigarren taldean ez beste guztietan nahi duenak parte hartu dezake. Interesa duenak asteroko saioren batera azalduta (Etxaburuetako lokalera) edo partaideren baten bitartez egin dezake.