“Traktoria umiak eskolara bajatzeko erabiltzen dogu” Frantziska Iraolagoitia

Erredakzioa 2015ko ots. 6a, 13:20

IMG 0523

Kaleraino zuritu du gaur ere eta irudi politak utzi ditu goizeko elurteak. Iribeko Frantziskak atzoko moduan gaur ere baserriko traktore-karabanan bajatu ditu bere semeak eskolara. 

“Oin dala lau urte preparau genduan traktoria elurra egitten zebanerako eta baserrirainoko errepidia zuri daguanian honekin ibiltzen naiz gora eta behera”. Behin istripua izan zuen autoarekin eta ordutik nahiago du “traktorakin hotza pasau kotxian bajatzia baino”.

Errepideetan ez da aparteko eragozpenik izan. Aldundiko eta Debemeneko elurra kentzeko makinak ibili dira baserri auzoetan elurra kentzen.  

Bestalde, atzo tximista batek argindarraren postea jo omen zuen eta ondorioz udaltzaingoak azaldu du Zeleta, Santa Ana, Estazio eta Gabolats kaleetako bizilagunak argindarrik gabe egon direla goizean ordubetez.