plaentxia.eus

Olaldeako Hiri Antolamenduko Plan Berezia

Erabiltzailearen aurpegia   Udala

Hiri Antolaketarako Plan Orokorrean aurreikusitako lanekin jarraituz, Udalak Santi Peñalba arkitektuari adjudikatu dio Olaldea eremuko plan bereziaren erredakzioa

Soraluzeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko martxoaren 3an kontratazio mahaiak egindako espeipen-proposamena aintzat hartuz, Santi Peñalba arkitektoari egin dio Olaldea eremuko hiri antolamenduko plan berezia idazteko enkargua, berea izan baita proposamenik abantailatsuena.

Kontratuaren exekuzio epea bost hilabetekoa izango da eta prezioa, aldiz, 26.800 eurokoa da, gehi BEZa.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak azaroaren 22an onartu zuen behin betiko Soraluzeko Hiri Antolaketarako Plan Orokorra. Planak hurrengo urteetarako hirigintza arloko erronkak zehazten ditu, eremuz eremu.

Behin Plan Orokorra onartuta, hurrengo urteetako lana eremu horietako bakoitzarentzako berrurbanizazio planak prestatzea da eta Olaldea eremuko plan bereziaren idazketa, Plan Orokorrak bere baitan hartzen dituen plan horietako lehena da.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa