Egoitzarako zuzendaria kontratatzeko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko mar. 31a, 14:27
Mesedetako Andre Maria Zaharren Egoitzarako zuzendari-administratzaile lanpostua betetzeko aukeraketa prozesua hasi du egoitzako patronatuak.

Soraluzeko Mesedetako Andre Maria Zaharren Egoitza kudeatzen duen Patronatuaren Zuzendaritza Batzordeak egoitzarako zuzendari-administratzaile berria kontratatu behar du.

Ondorengo hauek dira bete beharreko lanpostuaren ezaugarriak:

LANPOSTUA:

Zuzendari-administratzailea.

FUNTZIOAK:

Egoitzaren zerbitzu guztiak planifikatzeaz eta zuzendaritzaz arduratuko da.

Hauek dira bere erantzukizunpeko eremuak:

Zentroaren antolaketa: zerbitzuen plangintza eta zuzendaritza, kudeaketa ekonomiko eta finantzarioa, erabiltzaileei ematen zaien arretaren kalitatea.

Zentroko pertsonen kudeaketa: pertsonen buruzagitza, pertsonen eta pertsona taldeen jarduera, prestakuntzaren eta birziklapenaren jarraipena.

Egoiliarrekiko eta haien senideekiko harremana: kalitateko arreta integralaren jarraipena, eskubideen zaintza, pertsonen arretaren eta premien balorazioa, kexa eta iradokizunei konponbidea ematea...

BETEKIZUNAK:

  • Diploma/Lizentzia, hobe giza eta gizarte zientzien eremuan. 

  • Enpresa kudeaketan, Gerontologian edo antzeko gaietan prestakuntza espezializatua. 

  • Hizkuntzak: Euskara, 3. Hizkuntza Eskakizuna edo baliokidea. 

  • Trebetasunak eta jarrerak: Erabiltzailearenganako orientazioa; planifikatzeko, arazoak konpontzeko eta erabakiak hartzeko gaitasuna, lidergoa eta pertsonen kudeaketa, pertsonen arteko harremanak era positiboak ezartzeko gaitasuna. 

  • Aurretik 5 urteko esperientzia edukitzea Zentroen Zuzendaritza-Administrazioko lanpostuarekin zerikusia duten eginkizunetan edo lantaldeak kudeatzen.

ESKAINTZEN DENA:

Epemugarik gabeko kontratua. Ordainsaria zehaztu gabe dago

Parte hartzeko interesa dutenek LKS Hautaketa eta Prestakuntza enpresarekin harremanetan jarri beharko dira, esteka honetan:

http://www.infoempleo.com/ofertasdetrabajo/zuzendariaadministraria/soraluze-placencia-de-las-armas/2102955/