Ludoteka handitzeko lanen inaugurazioa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko mar. 10a, 08:31

Bertako espazioa handitzeko helburuarekin ludotekari erantsi zaion gela berria gaur inauguratuko da; erabiltzaile guztiak eta beren gurasoak gonbidatu dira ordu erdi iraungo duen saiora.

Gaur, arratsaldeko 5etan, inauguratuko da Parrandan Udal Ludoteka handitzeko egokitu den espazio berria.

Saioak ordu erdi inguru iraungo du eta, Udal ordezkariez gainera, haur eta gazteentzako zerbitzuak hobetzeko helburuz burutu zen parte hartze prozesua gidatu zuen Urtxintxa enpresako ordezkariak eta Foru Aldundiko Gazteria Saileko ordezkariak izango dira bertan. Saiora gonbidatu dira ere ludotekako erabiltzaileak eta beren familiak.

Espazio berri honekin arestian aipatutako parte hartze prozesuan antzemandako gabezietako bati erantzun nahi izan zaio, espazio faltarenari. Hezitzaile, haur eta gurasoen parte hartzearekin aurrera eraman zen prozesuaren ondorioetako bat ludotekako instalakuntzak txikiak, zaharkituak eta adin batetik aurrerako haurrentzako ez zirela aproposak izan zen.

Hori horrela, Udaleko Haurren eta Gazteen Departamenduak ludoteka handitzea eta bertan hainbat hobekuntza erabaki zuen, berau erabiltzen duten haurrentzat egokiagoa eta erakargarriagoa egiteko asmoarekin.

Egindako lanek 12.041 euroko kostua izan dute.