Mozorro lehiaketako irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko mar. 1a, 12:45
"Ham and Roses Band" taldeak eta "Edurtza"-k irabazi dute, hurrenez-hurren, konpartsen eta tabernen mailan, aratosteetako aurtengo mozorro lehiaketa.

Atzo arratsaldeko zortzietan, "Joselu Anaiak" taldeak eskaini zuen dantzaldiaren atsedenaldian, banatu ziren aurtengo mozorro lehiaketako sariak.

Konpartsei dagokien mailan "Ham and Roses Band" taldeak irabazi du lehiaketa; ondoen mozorrotutako tabernari dagokion saria, aldiz, "Edurtza" tabernak eskuratu du.

Konpartsen mailako lehiaketan herritarrek Plaentxia.eus atarian eman diren bozkak eta lau pertsonez osatutako lehiaketako epaimahaiarenak izan dira kontuan; herritarren bozkek %40-ko balioa izan dute eta epaimahaiarenek %60koa.

Hauxe izan da, bozka danak batu ostean, konpartsa mailako lehiaketako aurtengo sailkapena:

1.- Hand and Roses Band. (8,09 puntu)

2.- Monster batukada. (7,88 puntu)

3.- Kiss. (7,6 puntu)