Ostegunetako pelikula

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko ots. 9a, 10:02
Pelikula onenarentzako Goya saria irabazi berri duen Raúl Arévalo zuzendariaren lehen filma proiektatuko da gaur iluntzeko 9etan antzokian.

"Ostegunetako Pelikulak" zikloak aurrera darrai.

Aste honetan "Tarde para la ira" filma proiektatuko da, Raúl Arevalo zuzendariaren lehendabiziko pelikula.

Pelikula honek pelikula onenarentzako Goya saria irabazi berri du, larunbatean burutu zen sari-emate ekitaldian, zikloan ikusiko diren "Un monstruo viene a verme" eta "El hombre de las mil caras" pelikulekin lehian.

Hurrengo pelikulak ondorengoak izango dira:

Otsailak 23: "Un monstruo viene a verme".

Martxoak 9: "El hombre de las mil caras".

Martxoak 23: "Igelak".

Apirilak 6: "100 metros".