Aireko akrobazien ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko urr. 19a, 08:56

Udaleko Kirol Batzordeak aireko akrobaziak egiteko espazioa egokitu du kiroldegiko eskalada-gelan eta kirol diziplina hau ezagutzera emateko ikastaroa antolatu du aurtengo ikasturterako.

Oihalen laguntzaz burututako aireko akrobaziena azken aldian indarra hartzen ari den kirol diziplina da. Geroz eta gehiago dira bere jatorria zirkoan duen kirol hau gorputza lantzeko edota aisialdiko ekintza modura praktikatzen duten pertsonak.

Hori horrela, herrian diziplina horren zaleak diren hainbat pertsonaren proposamena aintzat hartuta, Udalak eskalada-aretoa egokitu du kirol hori egin ahal izateko.

Halaber, ikastaroa antolatu du kirol hau ezagutzeko interesa izan dezaketen 18 urtez gorako herritarrentzat, orain hasi eta ekainera arte, astelehenetan, 19:00etatik 20:30era.

Informazioa eta izen-ematea ondorengo telefono zenbakian egin behar da: 652753696.

Taldea osatzeko gutxieneko pertsona kopurua beharko da.