Hiru mende behar ziren parrokia eraikitzeko

Gai honi buruz Ramon Leturiondo Altubek historialari soraluzetarrak oso artikulu interesgarria argitaratu du Sorapedian bertan; "Soraluzeko arkitektura erlijiosoa. Parrokia-elizaren azterketa artistikoa". 

Bertan erakusten duenez, XVI mendetik XVIII mendea arte gure parrokiak hainbat artelan eta estilo artistiko barnebiltzea lortu du: gotiko gardun berantiarra, euskal gotikoa, barrokoa eta neoklasikoa.