Alebin eta Infantil mailako pelota partiduak ostiralean kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia pelotaeskola 2015ko urt. 22a, 11:41

Pelota Tajuelo

Bihar, arratsaldeko 19:00tatik aurrera Kiroldegiko udal pilotalekuan, alebin eta infantil mailako pilota partiduak egongo dira.

 

Lehen partiduan, Jonay Gonzalez eta Hodei Tajuelo plaentxiatarrek, Urretxuko bikotearen aurka arituko dira binakako gipuzkoako txapelketan, alebin mailan.

Bigarrenean eta hau ere, eskuz binakako txapelketari dagokiona, pilotari infantilak arituko dira lehian. Mikel Gallastegi soraluzetarrak eta Aimar Marquez angiozarko pilotariak bere indarrak batuko dituzte Alegiko (Intxurre) bikoteari aurre egiteko.