"Domekak Aterpian" berezia haur eta helduak elkarrekin jolasean

Erabiltzailearen aurpegia Kukumixo Aisialdi Taldea 2015ko urt. 21a, 19:20

Domekak aterpian urtarrilak25

Saio berezia izango da domeka honetan Domekak Aterpian egitasmoaren baitan egingo duguna. Haur eta gaztetxoekin batera guraso eta senideek ere jolasean gozatzeko aukera izango dute, Kiroldegiko Frontoian arratsaldeko 17.00etatik 19.00ak bitarte. Olinpiada parte hartzaile hauetan parte hartzera gonbidatu eta animatu nahi ditugu gure lagun diren haur eta gazteen ingurukoak.

Nork esan zuen jolasa haurrendako bakarrik zela? Jolasa guztiok elkarrekin modu osasuntsuan harremantzeko baliabide zoragarria da. Domekak Aterpian egitasmoaren baitan aukera hori zabaldu nahi diegu haur, gazte, guraso eta heldu guztiei. Adin, bizipen eta esperientzia ezberdinak elkarrekin trukatu asmoz, elkarrekin nahastu eta jolas egitea da domeka honetarako proposamena.

 

Talde izaera lantzeko jolas aproposa da Olinpiadak eskeintzen diguna. Elkarri lagunduz, talde lanean arituko gara jolas ezberdinetan arituz. Konpetibitateari baino, elkarlanari eta irribarreari helduko diogu domekan. Bakoitzaren gaitasunak taldean indartuz, elkarrekin garatzeko aukera aparta izango da. Beldurrak etxean utzi eta elkarrekin ondo pasatzeko proposamena luzatzen dizuegu, beraz.

 

Ez izan zalantzarik, etorri jolasean gozatzera!

 

Txorro, morro, piko, taio, ke!