Bolo tirada San Andresen

Erabiltzailearen aurpegia Hiru Txirlo 2016ko mai. 27a, 09:15

Zapatuan, hilak 28, izango da urteroko bolarien zita San Andres-eko bolatokian arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Maiatzak 28, zapatua

Hiru txirlo txapelketa

NON: San Andres-eko bolatokian, Soraluze

NOIZ: 17:00etan

Denboraldiko azken-aurreko tirada izango da zapatukoa San Andresen. Bolariak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira lanean eta giro bikaina espero da bolatokian. Soraluzeko taldea aurten ez dabil fin txapelketako sailkapen orokorrean baina etxeko tiradan ahalik eta gehien jotzen saiatuko dira.

Soraluzekoen sailkapena:

1-Bittor Nuñez (12txirlo)

2-Jose Antonia Nuñez (12 txirlo)

3-Jose Luis Larreategi (10 txirlo)

4-Iñaki Ariznabarreta (7 txirlo)

5-Egoitz Bernedo (6 txirlo)

6-Iñaki Burunza (5 txirlo)

7-Ibai Kortabarria (0 txirlo)