Bideoa eta eguaztenean ETB2 pizteko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2015ko eka. 12a, 09:06

 

Anoetarako sarrerak eskuratzeko eta autobuserako izena emateko aukera duzu oraindik Iratxo goxodendan. Datozen egunetan Soraluzeko antolakuntzatik informazio gehiago zabalduko dugu. Bestalde, Gure esku dagok ekainaren 17an gaueko 22:30ean ETB2 katea pizteko egin duen deialdiaren berri ere baduzue barruan.

Gure Esku Dagoren antolakuntza orokorretik jaso dugun deialdi GARRANTZITSU baten berri ere eman nahi genizueke:

ADI LAGUNOK!!!!

Datorren asteazkenean, ekainaren 17an, #E21erako 4 egun falta direla, #Jostunak dokumentala emango da ETB2 katean, 22:30ean.

Hau da, prime-time delakoan. Normalean izaten duten programazioa kendu eta sartuko dute dokumentala eta horrek lagunok, erronka berri bat dakarkigu guri. ETB2 katean ordu horretan izaten duen audientzia parekatu ez ezik, igotzea dagokigu! Geure esku dago!

#E21erako 4 egun falta direnean audientzia liderrak izatea lortzen badugu, orduan bai, orduan EITBk kobertura izugarria emago dio #E21ari. Ulertzen duzue, beraz, urgentzia, ezta???

Zabaldu herriko kontaktuetan, lantegikoetan, lagun artean, familian, amoranteen artean eta aspaldiko maitaleen artean. ZABALDU MEZUA DEN-DEN-DENEI!

GURE ESKU DAGO AUDIENTZIA LIDERRAK IZATEA!
GURE ESKU EKAINAREN 21EAN HIRIBURUAK BETETZEA!

Egin irribarre, txalo, salto eta dantza!! Hau dagoeneko izugarria da, ekainaren 21a mundiala izango da!!!!

Biba gu eta gora herria!!!!!
GOGORATU, ASTEAZKENEAN, 17, 22:30ean PIZTU TELEBISTA!!!!!!!
ETBereGUREESKUDAGO!!!!

Informazio gehiago: https://gureeskudago.eus/