Azken Asteburua Gaztetxokoan mundiala izango da!

Erabiltzailearen aurpegia Gaztelekua 2015ko eka. 26a, 15:43

Ikasturteko azken asteburua izango da hau Gaztetxokoan. Eta amaieran emateko, zapaturako ur jolasak, merienda berezia, "Sua" karta jolas erraldoia, futbolin eta pin-pon txapelketa antolatu ditugu, ohiko ordutegian. Eta domekarako berriz, Osintxurko presara irteera. Domekan 17.00etan irtengo dugu Estaziotik bizikleta, oinez nahiz patinetez. Zatoz ederra izango da ta!

Kartelak-01

Kartelak-02