Kosta ala kosta, abenturaz betetako udalekua!

Erabiltzailearen aurpegia Gaztelekua 2015ko mai. 2a, 12:14

Datorren astea izango da Kosta ala Kosta udalekuetan izena emateko azkena. Otazan hasi eta Zarautzera bitarte Soraluzeko gazteak jolasa, harremanak eta abenturaz betetako ibilaldia berezia daukagu zain. Gazteekin gazteentzat antolatutakoa!

Kosta ala kosta kartela

 

Urtez urte Txatxilipurdi Euskara Elkartea (Arrasate) eta Jardun Euskara Elkartearekin (Bergara) batera antolatzen ari garen udaleku ibiltaria da honakoa. 

 

Hondartza eta mendian zehar abentura paregabea, kanpi denda artean! Ekimen ugari, gazteen arteko harreman osasuntsuak sortzeko. Berezitasun ugari dituen udalekua da honakoa, izan ere, gazteekin egindako asanbladen bitartez osatuko dugu programazioa eta ibilaldiaren nondik norakoak.

 

DBH 3 eta 4-ko gazteak izango dira protagonista eta jada, hasiak gaude euretariko batzuekin udalekua osatzen.

 

Izen ematea, maiatzaren 8an amaituko da eta ordura arte Pil Pilean Euskara Elkartean egin daiteke. Beraz, bertara hurbildu, telefonoz deitu: 943651304 edo idatzi euskara@pilpilean.com -era. 

 

Animatu gazte, ederra izango da eta!