Martxoan gazte, more eta euskahaldun!

Erabiltzailearen aurpegia Gaztelekua 2015ko mar. 10a, 14:32

Soraluzeko Gaztetxokoan martxoa bete-bete daukagu! Gazteon partehartzea oinarri, asanbladaz asanblada adosturiko eta proposaturiko ekimen eta dinamikez gozatzeko aukera izango dugu martxoan.

gaztetxokoa martxoa 1

 

Proposamenen txokoan eta ahoz aho landutako ekimenak bildu ditugu Martxoko egutegian. Emakumeon nazioarteko eguna ospatzeko, Soraluzeko emakume ezberdinak biltzen dituen erakusketa antolatu genuen; aldarrikapen ezberdinak ezagutzearekin batera.

 

Asteburu honetan, berriz, Gasteizeko Kaarting-era goaz, arratsalde pasa. Umoretik eta gaitasunak landuz arituko gara, bertan. Izen ematea, Pil Pileanen egin beharko da martxoaren 13ra bitarte.

 

Martxoaren 22an, Korrikaren aldeko mural bat egiteko asmoa daukagu. Gu ere euskahaldun bilakatuz! Eta hurrengo egunean, Korrikan lekukoa ere eramango dugu!

 

Eta martxoari amaiera borrokalaria emateko, gure herritar den Ixa Rodriguezekin "Boxeo Tailerra" egingo dugu. Herriko boxeolari onenarekin ikasiko ditugu teknika ederrenak.

 

Prest? 

 

GAZTE, MORE ETA EUSKAHALDUN MARTXOA GOZATU DEIGUN!