Haur parkeak herbizidekin fumigatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Soraluze 2017ko api. 27a, 13:50

Udaberriarekin batera EAJ-PSE gobernu taldeak berriz ere ekin dio, iazkoaren bidetik, herbizidekin herriko txokoak fumigatzeari.

Egun batetik bestera belar txikiak ihartuta azaldu dira, tartean, haurrak dabiltzan plaza eta jolas parkeetakoak ere. Umeen espazio naturaletako belarrak pozoitu dituzte, kontutan hartu gabe belar txarrez gain, leku horietan haur txikiak dabiltzala..

Ez dakigu oraingoan ze produktu erabili den, baina berriz ere eskatu nahi diogu gobernu taldeari, horrelako produktuen erabilpen desegokiarekin bukatzeko. Ez ote dago beste modurik haurren espazioetako belarrak kentzeko? 

Argazki gehiago:

http://soraluze.ehbildu.eus/2017/04/27/haur-parkeak-herbizidekin-fumigatuta/