Larreategi: "Plazan erabakiko da eta guk horri emango diogu bide"

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Soraluze 2015ko mai. 18a, 18:21

EH Bilduren hauteskunde mitina egin genuen barixakuan. Unai Larreategi alkategaiak azaldu zuenez, herritarrek erabakitakoari bide emango dio udalak EH Bilduk irabazten badu, baina horrez gain "kalean mugitu egin behar" dela adierazi zuen. EH Bilduren eta beste alderdien arteko ereduen talka ere modu grafikoan azaldu zuen inportazioko fresoia eta baserriko marrubia erabiliz azalpenetarako. Ikusi hemen mitina: