Garraio publikoaren zerbitzuen hobekuntza

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Soraluze 2015ko urt. 30a, 20:55

Gipuzkoako Foru Aldundiak urtebete baino gehiagoko parte hartze prozesuaren ostean autobus zerbitzuen ordutegi berriak zehaztu ditu. Soraluzen, egun baino zerbitzu hobeak izango ditugu martxoaren 2tik aurrera.

 

image preview

 

 

Soraluzeko herritarrok sarri kexatu izan gara garraio publikoaren zerbitzu erdi purdikoaz. Soraluze ia herri isolatu gisa sentitu izan dugu, inguruko herri handien arteko linea oparoen artean. Gainera trenik ez izateaz gain, Deba, Mendaro eta Elgoibar nahiz eta eskualde berean egon, ia ezinezko misioa izaten da autobuses toki horietara erraztasunez mugitzea.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak ia urtebeteko prozesu parte hartzailea burutu du, Gipuzkoan garraio publikoaren zerbitzua hobetzeko. Eta emaitzak hemen ditugu. Soraluzetarron parte hartzeari esker, martxoaren 2tik aurrera hobekuntza nabarmenak izando ditugu garraio publikoan. Soraluzetik Mutrikurako linea berri bat ezarriko da bi orduko maiztasunarekin, Mendaroko Ospitalean eta Debako Hondartzan geldialdiak eginda goizean goizetik. Eta Eibar zein Arrasaterako lineak indartuta, orduerdiroko maiztasunez izando ditugu autobusak. (H)Ari Gara.