Eskolako Agenda 21 egitasmoko udal bilkura, Soraluzen

Erabiltzailearen aurpegia debegesa 2017ko mai. 12a, 11:22

2016-17 ikasturtean Biodibertsitatea eta Geoaniztasuna landu dute Debabarreneko ikasleek Eskolako Agenda 21 egitasmoaren baitan, Debegesa garapen agentziaren koordinaziopean.

Ikasturte amaiera gertu dagoela, eta urtero egin ohi den bezala, Eskolako Agenda 21 egitasmoaren baitan landutakoa azaltzeko Udaletxean izan dira gaur goizean Soraluzeko ikasleak. Hain zuzen ere, 40 bat ikasle bildu dira Iker Aldazabal alkatearekin. Ikasleek urtean zehar egindako lanaren berri eman diote alkateari eta herriaren egoera hobetzeko proposamenak aurkeztu dizkiote.

Aurtengo ikasturtean Biodibertsitatea eta Geoaniztasuna izan da Debabarreneko ikasleek Eskolako Agenda 21 egitasmoaren baitan landu duten gaia eta ikuspuntu horretatik aztertu dute euren herria. Egitasmo hau aurrera eramateko, ikastetxeek Udalaren, Ingurugelaren eta Debegesa garapen agentziaren laguntza dute.

Herriaren egoera aztertu ostean, ikasleek alkateari aurkeztu dizkiote ateratako ondorioak, baita euren eskaera eta proposamenak ere.

Alkateak adi-adi entzun ditu ikasleen proposamenak eta eskerrak eman dizkie Eskolako Agenda 21ean egindako lanarengatik.