Apirileko osoko bilkurako protagonistak izan ziren EH Bilduko zinegotzi Lauri Askargorta eta Iosu Elortza. "Arrazoi pertsonalak" argudiatuta, zinegotzi kargua utzi zuten; esker on hitzak izan zituzten euren interbentzioetan, hunkituta. Bilkuren aretoa bete egin zen bi zinegotziak agurtzeko.