Hezkuntza Proiektua diseinatzen hasi dira eragileak

Erabiltzailearen aurpegia alkarrekin 2015ko ots. 2a, 16:03

Alkarrekin Soraluze Eginez prozesuan ateratako ondorioei jarraituz Soraluzeko Herri Hezkuntza Proiektua diseinatzeko lanari ekin dio Hezkuntza Proiektuko lan taldeak.

BO6

Lan hori egiteko parte hartze prozesua jarri dute martxan. Lehen fasean hezkuntzako eragileekin garatuko da lana eta bigarren fasean edozein herritarrek izango du bere ekarpenak egiteko aukera.

 

Informazio gehiago: http://alkarrekin.soraluze.eus/eu/berriak/hezkuntza-proiektua/128-hezkuntza-proiektua-diseinatzen-hasi-dira-eragileak