Zurrumurru tailerren azken saioa bihar

Erabiltzailearen aurpegia alkarrekin 2015ko urt. 27a, 12:00

Bihar amaituko dira Zurrumurru Tailerrak hiru asteko jardunaren ostean. Azken saioan Xarxa Antirrumors Bartzelonako kolektiboko Rafael Crespok izango da "Zurrumurruak kudeatzeko komunikazio eta emozio estrategiak" azaltzen.

Bertan, ingurukoen artean zurrumurru eta estereotipoekiko zalantzak nola piztu landuko du. Horrez gain estereotipoek gugan sortzen dituzten efektu negatiboez jakinarazi eta "egiara" gerturatuko gaituzten datuekiko interesa nola piztu azalduko du.