Zergatik ez? tailerra San Andresen

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea 2017ko ots. 3a, 10:58
Joan den larunbatean Urtarrilaren 28an, Zergatik ez? hausnarketa tailerra burutu zen San Andres elkartean.

Herriko elkarte gastronomikoetako hainbat ordezkari eta berbalaguneko partaideak izan ziren parte hartzaileak.
Arrate Gisasolak dinamizatutako saio hau, tailer praktiko bat da. Munduko hizkuntzen eta hizkuntzen munduaren berri izan eta gure inguruko hizkuntzekin daukagun harremanaz pentsatzeko. Sarritan, keinu txiki-txikiak eginez asko eragin dezakegu hizkuntza horietan, eta horretaz jabetzea da tailerraren helburu nagusia.