Soraluzeko Berbalagunak Arrikrutzen

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea 2016ko abe. 1a, 11:14
Joan den larunbatean Soraluzeko Berbalagunetik Arrikrutzeko Kobak bisitatzera irteera egin genuen. 14 lagun batu ginen goizpasa ederraz gozatu asmoz eta kobazuloko zirrikitu eta kontuak ezagutuzeko gogoz.

Goizean herritik irten eta Oñatiko mendi alderunzko bidea hartu genduan.


Urez gainezka zetorren presa,zuhaitzak udazken koloretan,harrizko paretak....paisaia majikoa, zapatu goizeko giro eguzkitsuaren eskutik.


Bertan, bisita aurreko tartea aprobetxatuz, Sandaili ermitarainoko pasioa egin genduan. Harrizko aterpearen babesean dagoen ermita berezi eta ikusgarria. Aspaldi baten kartzela izan omen zenaren alboan, barrurantz luzatzen den kobazuloan gure pausotxoak eman genituen. 

Beheruntz abiatzeko momentua helduta,bueltako bideari ekin genion. 12:00etan Arrikrutzeko kobetarako sarreran ginen bisita hasteko prest. Ordubete iraun zuen bidaian kobetako barrunbeak ezagutu,bertako istoriara gerturatu eta antzinako bizilagunak ikusi ahal izan genituen (hartzak eta lehoi europarra besteak beste).

Irteera osatzeko Urtiagain tabernako geldialditxoan barruak apur bat berotu genituen jan eta edanaz. Patxadan eta gustora egon ostean herrirantz bueltatu ginen.

Hurrengorarte!