"Auzokoak" dokumentala proiektatuko da martitzenean

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea 2016ko ira. 23a, 16:34

Elkarrekin euskaraz bizitzea posible dela erakusten duen dokumentala da “Auzokoak” dokumentala. Hainbat kultura eta jatorritako euskal herritarrek euskararekin izandako bizipenen berri ematen dute bertan. Dokumentala irailaren 27an, martitzena, arratsaldeko 19:00etan proiektatuko da herriko antzokian.  

Elkarrekin eta euskaraz bizitzea posiblea dela erakusteko egitasmoetan ezinbestekoa da euskaldunon ekarpena. Mezu hori zabaltzen laguntzeko sortu dute “Auzokoak” dokumental laburra, Auzoko egitasmoan parte hartzen duten hainbat herritarren bizipenetatik abiatuz.

Dokumentalaren ostean, elkarrekin mokadutxoa dastatuz, ikusitakoaz hitz egin edo bakoitzaren bizipenak elkartrukatzeko aukera izango dugu.

Baldin bazatoz, eskertuko genizuke aurrez jakinaraztea: 943751304 tlf-an edo auzoko@pilpilean.com emailean.