plaentxia.eus

Arratsaldeko 19:00etan Bulebarrean batzeko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Kanpalekuan parte hartu dugun hainbat soraluzetarrek bat egiten dugu Gipuzkoa Zutik mugimenduak gaur arratsalderako egin duen deialdiarekin eta herritarrei eskatzen dizuegu bertaratu zaitezten, mugimenduaren eskaera zilegiak babestu eta mugimendua oraindik eta indar handiagoz bultzatzeko. 

Gaur goizean Ertzantza eta Udaltzaingoa sartu dira Gipuzkoa Plazara eta Gipuzkoa Zutik mugimenduko kideen kanpalekua desegin dute indarrez Ondoren, kanpalekuko kideak Bulebarreko kioskora joan dira eta han ere jazarri dituzte eta materialak apurtu dizkiete.

Hala ere, mugimenduko kideek errauskailuaren kontrako kanpalekuari eusteko asmoarekin jarraitzea erabaki dute eta gaur arratsaldeko 19:00etan Bulevarrera joateko deialdia zabaldu diete herritarrei. 

Informazio gehiago:

http://www.argia.eus/albistea/erraustegiaren-aurkako-giza-katea-osatu-da-donostian

http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20160606/ertzaintzak-gipuzkoa-zutik-plaza-inguratu-du

http://www.berria.eus/albisteak/123608/gipuzkoa_zutik_ek_bulebarreko_kioskoan_zituen_kartelak_kendu_dituzte_udaltzainek_ertzaintzaren_laguntzarekin.htm

 

Erantzunak

Erantzuna | #1

Aurrera Gipuzkoa Zutik!! ni joango naiz, bai horixe

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa