Arraguetan erre den etxea eraistea erabaki dute

Eguen goizean Arragueta kalean su hartu zuen etxea eraistea erabaki dute. Suhiltzaileek atzo arratsaldean oraindik beharrean jarraitzen zuten eta gauean kamioietako bat han laga zuten, erretako egur eta bestelakoen artean berriz sua piztuko ote zen beldur ziren eta badaezpada. Egurrezko eraikina osorik kiskali zuen suak eta, kalteak ikusi eta baloratu...

400 tupper saldu ziren sozialisten babajan solidarioan

Eibarko Sozialistek eskerrak eman nahi dizkie aurreko zapatuan egin zen babajan solidarioarekin bat egin eta babak erosita lagundu zuten guztiei. Azaldu dutenez, “oso eguraldi eskasa egin arren ia 400 tupper saldu genituen, aurreko urteetan baino 150 gehiago”. Untzagan 165 razio saldu zituzten, Amañan 108, Urkin 74 eta Urkizun 52. Horrekin...

Emakumeen Egunaren jatorria eta esanahia jaso dituzte Topalekuko erakusketan

Gaur 19:00etan zabaldu dute Topalekuan Emakumeen Egunaren harira antolatu duten “Nondik nora?” eta “Emakume iraultzaileak” erakusketa. Antolatzaileek Martxoaren 8aren jatorria gogora ekarri nahi izan dute eta, horregatik, argazkiei laguntzen dieten testuetan gertakari historikoa errepasatu dute, “jendeak mundu mailan urtero gogoratzen den eguna nondik datorren jakin eta gogoratu dezan”. Hilaren 13ra...

Gorka, 11 urte

Zorionak, GORKA Bordas, bixar (martxoak 5) 11 urte beteko dozuz-eta. Famelixa guztiaren eta, batez be Amaiaren partez

Naroa Ariznabarreta atxilotuta eraman dute

Atzo epaileak emandako agindua beteta, gaur goizean atxilotuta eraman dute Naroa Ariznabarreta. Eibartarra 2007an Jarrai-Haika-Segi auzia salatzeko A8 autobidea mozteagatik auzipetuta dago, beste lau gazterekin batera, eta atzorako deituta zegoen epaiketara agertu ez zenez, epaileak atxilotu eta espetxeratzeko agindua eman zuen. Ainara Ladron eta Aritz Azkonarekin batera, hasieratik desobedientziaren aldeko...

Sua piztu da Arragueta kaleko etxe batean

Goizeko 07:00ak inguruan Arragueta kaleko etxe batean sua piztu da. Larrialdietako zerbitzuak azkar ailegatu dira eta suhiltzaileak beharrean ari dira sutea amatatzeko. Garrak teilatutik gora irten dira eta eraikina osorik erre dela dirudi, teilatua ere erre eta behera erori da.

Naroa eta epaiketara aurkeztu ez diren beste bi gazteak atxilotzeko agindua

Eguazten eguerdian Donostian epaiketara deituta zeuden 2007an Jarrai-Haika-Segi auzia salatzeko A8 autobidea moztu zuten bost gazte auzipetuek, baina Naroa Ariznabarreta, Ainara Ladron eta Aritz Azkona ez dira agertu eta, hori ikusita, epaileak hirurak atxilotu eta espetxeratzeko agindua eman du. Ekintza hartatik ia bederatzi urte igaro direla eta, auzipetuek hasieratik egin...

Ederto ibili dira xaboiak egiteko ikastaroan

Hamasei lagun ibili dira atzo eta gaur xaboi naturalak nola egiten diren ikasten, …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako ikastaroan, Xaboi Punpuilak taldeko Agurtzanerekin. Osagai ezberdinak bere azalpenei jarraituta nahastu eta gero, xaboiak moldeetan sartu eta lehortzen laga dituzte, hemendik aste batzuetara erabiltzeko prest daudenean jasotzeko.

“Debabarreneko emakumeak XV. mendetik aurrera”, martxoaren 8an

Emakumearen Egunarekin bat eginez, Arantza Lasa historialariaren hitzaldia antolatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak “Debabarreneko emakumeak XV. mendetik aurrera” izenburupean. Arantzak XVI. mendeko emakumeen bizimodua aztertu eta horren gaineko tesia egin zuen 2005ean, baina ordutik hona, horrenbeste gustatzen zaion gaia jorratzen jarraitu du; 2011n, esaterako, Eibarko emakumeen historiari buruzko liburua argitaratu...

Herriko emakume kirolariak egongo dira bihar “Emakumeak Kirolean” mahainguruan

Bihar (osteguna) Portalean izango den “Emakumeak Kirolean” mahai-inguruak hasiera emango dio Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatu den egitaraua zabalari. Hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da , Portaleako areto nagusian eta bertan Ainhoa Azurmendi (piskologoa eta kiroletako aholkularia) eta herriko errugbiko, eskubaloiko eta futboleko emakume taldeek parte hartuko dute.  Jarduera honek  ez...

Nagusien Azokari buruzko bilera informatiboa egingo dute gaur 13:15ean

Pertsona nagusientzat produktu eta zerbitzuak dauzkaten herriko enpresak bilerara deitu dituzte gaur, 13:15ean Portalean (3. pisuan), udaberrian egingo den Nagusien Azokari buruzko informazioa azaltzeko. Izan ere, nagusiei zerbitzua ematen dieten Eibarko enpresen eskaintza ezagutzera emateko azoka egingo da Untzagan apirilean (16an eta 17an), udaleko Garapen Ekonomikoa, Enplegu eta Berrikuntza sailak...

Naroa Ariznabarreta eta beste lau gazteen epaiketaren kontrako manifestazioa

Bihar epaituko dituzte 2007an A-8 autobidea mozteagatik auzipetutako bost gazteak, Asier Alberdi, Saioa Zerain, Aritz Azkona, Ainara Ladron eta Naroa Ariznabarreta eibartarra. Segi erakundea “terrorista” izendatu zutela eta, horren kontra protestatzeko ekintza izan zen eta fiskaltzak bi urte eta erdiko zigorra eskatu du bakoitzarentzat. Hauxe epaiketa data jarri dieten laugarren...

Eraikinaren Ikuskapen Teknikoari buruzko hitzaldia

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak, udalaren eta Debegesaren laguntzarekin, hitzaldia antolatu du biharko (eguaztenerako), Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa (EIT) delakoari buruzko informazioa ezagutzera emateko. Hitzaldia Portalean (areto nagusian) izango da, 19:00etan hasita. Judith Ubarrechena Iribarren arkitektoak 40 bat minutuko hitzaldia emango du eta, jarraian, eztabaidarako tartea zabalduko dute, sor daitezkeen galderak...

Udalak argindarra moztuta izango du 18:15era arte

Gaur arratsaldeko 15:15etik 18:15era udalaren instalazioetan argindarra moztuko dutela-eta, tarte horretan ohiko zerbitzuak murriztuta eskaini beharko dituzte Pegoran, Udaltzaingoan, Liburutegian eta beste sailetan. Udalak aldez aurretik eragozpenak barkatzeko eskatu die herritarrei.

Jabetze Eskolako ikastaro berriak!

Eibarko udaberriko Jabetze Eskolako ikastaro berriak martxan daude.  Ikastaro berri hauek izango ditugu: Lidergoa, generoa eta adimen-emozionala Gatazkak konpontzeko tailerra Jende aurrean hitz egiteko tailerra Orientazioa mendian Izen emateko epea martxoaren 1etik, apirilaren 1era izango da, Pegoran.  Informazio gehiagorako deitu edo idatzi lasai: 943 70 08 28 // andretxea@gmail.com Anima...

Harixa Emoten, gaur Aritz Gorrotxategirekin

Gaur 19:00etan Harixa Emoten literatur tertuliaren hileroko saioa egingo dute Portalean. Oraingo honetan idazle gonbidatua Aritz Gorrotxategi izango da eta, Antxon Narbaizak gidatuta, euskerazko irakurketa klubeko kideek “Koldar hutsa zara” eleberriaren egilearekin horri buruz solasean jarduteko aukera izango dute.

Txikitto! aldizkariari irudi berria emateko lehiaketa martxan da

Eibarko 6 eta 12 urte bitarteko umeek eskoletan jasotzen duten Txikitto! aldizkariak irudi berria behar du, eta horretarako lehiaketa jarri du martxan. Eibarko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek har dezakete parte. Gaia Txikitto! aldizkaria irudikatuko duen irudia izango da: animalia bat, ume bat, aldizkari bat, asmatutako zeozer… Eskuz...

Torrealdai eta Ibarretxe elkarrekin solasean izango dira 12:30ean Armeria Eskolan

Gaur 12:30etatik aurrera Armeria Eskolaren eskutik egingo den “Ondo Egindako Lana” programaren bosgarren saioan, Joan Mari Torrealdaik eta Juan Jose Ibarretxek jardungo dute elkarrekin berbetan, euskeraz garatuko duten ekitaldian. Antolatzaileek azaldu dutenez, “euskal kulturaren suspertzaile eta eragile handia den Torrealdairi egin duen beharra zein bere ekarpenak aitortu nahi dizkiogu. Bere...