II. Gilda Lehiaketako irabazleak “Kontent” eta “Cepa” izan dira

Ostalariak eta Dendariak Berbetan programaren barruan “Euskeraz Primeran” II. Gilda lehiaketa egin genuen martxoaren 3 eta 4an, hau da aurreko asteko eguen eta barixakuan. Iaz bezala, arrakasta handia izan du lehiaketak, 24 tabernak hartu dute parte eta nabaria izan da bi egun horietan tabernetan, gilda desberdinak dastatzen, ibili den jendea mordoxka....

II. Gilda Lehiaketako irabazleak “Kontent” eta “Cepa” izan dira bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Elene Lizarraldek “Rocío en el corazón” liburua aurkeztuko du gaur

Juan San Martin liburutegiaren ekimenez eta Martxoaren 8-aren inguruko egitarauaren barruan Portaleko areto nagusiak Elene Lizarralde kazetariaren “Rocío en el corazón” liburuaren aurkezpena hartuko du gaur arratsaldean, 19:00etan hasita. Lizarralde orain dela 30 bat urte hasi zen aurkezle lanetan Euskal Telebistan eta kate horretan hainbat programa aurkeztu eta zuzendu zituen....

Elene Lizarraldek “Rocío en el corazón” liburua aurkeztuko du gaur bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Jariotik kerizara” (Lierni Ibargutxi)

Sare sozialetako profilak itxi ditut. XX. mendean iltzatuta bizi naiz, seguru. Zalantza eta susmoa ez ditut guztiz aldentzen sare jardunean. Byung-Chul Han pentsalariak Gardentasunaren gizartean zera dio: “Googlek eta sare sozialek, askatasun espazio gisa aurkeztu arren, forma panoptikoak hartzen dituzte. Egun, ohiko ustearen kontra, kontrola ez da egiten askatasunaren eraso...

“Jariotik kerizara” (Lierni Ibargutxi) bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Atzeko atea” (Lorea Arakistain)

Letter bana jaso zuten, hala Boiseko etxean nola beste milioika etxe digitaletan, esan nahi da, milioika iPhonetan. Etxegileak, Appleko Tim Cookek, kontatzen zien nola FBIri planto egingo zion; herritarrak mehatxutik salbatu eta lasai bizi zitezen in America, the Land of the Free. Hollywoodeko superhero bat bailitzan. Cookek bazekien une hau...

“Atzeko atea” (Lorea Arakistain) bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Haur eta gazteen artean genero berdintasuna jorratuko da udal liburutegiko “Itsaspeko bihotzak” aretoan

Martxoaren 8tik 20ra “Itsaspeko bihotzak” areto literarioa hartuko du Eibarko liburutegiak. Udaleko Berdintasun Sailak eta Juan San Martin Liburutegiak elkarlanean antolatu dute Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, eta 8-16 urte bitarteko haur eta gazteentzat pentsatuta dago. Haur literaturaz baliatuz, genero berdintasuna jorratzen da Galtzagorri Elkarteak diseinatutako areto literario honetan, horretarako diszplina...

“Nola jarri mugak HHko umeei” hitzaldia

Martxoaren 15ean, asteartea, Nerea Mendizabal psikopedagogo ezagunak umeei mugak jartzeari buruz hitz egingo digu. Nola jokatu, ze estrategia erabili… Guraso berriak izan edo ez, zaila izaten da askotan seme-alabak hezitzea, urduri ez jartzea, esandakoa betetzea, esan eta egiten duguna bat etortzea… Ibilbide luzea duen profesionala da Nerea Mendizabal eta aukera ezinhobea...

Nola jarri mugak HHko umeei

Martxoaren 15ean, asteartea, Nerea Mendizabal psikopedagogo ezagunak umeei mugak jartzeari buruz hitz egingo digu. Nola jokatu, ze estrategia erabili… Guraso berriak izan edo ez, zaila izaten da askotan seme-alabak hezitzea, urduri ez jartzea, esandakoa betetzea, esan eta egiten duguna bat etortzea… Ibilbide luzea duen profesionala da Nerea Mendizabal eta aukera ezinhobea...

“Nola jarri mugak HHko umeei” hitzaldia Nerea Mendizabal psikopedagogoaren eskutik

Martxoaren 15ean, asteartea, Nerea Mendizabal psikopedagogo ezagunak umeei mugak jartzeari buruz hitz egingo digu. Nola jokatu, ze estrategia erabili… Guraso berriak izan edo ez, zaila izaten da askotan seme-alabak hezitzea, urduri ez jartzea, esandakoa betetzea, esan eta egiten duguna bat etortzea… Ibilbide luzea duen profesionala da Nerea Mendizabal eta aukera ezinhobea...

“Nola jarri mugak HHko umeei” hitzaldia Nerea Mendizabal psikopedagogoaren eskutik

Martxoaren 15ean, asteartea, 18:30ean Nerea Mendizabal psikopedagogo ezagunak umeei mugak jartzeari buruz hitz egingo digu. Nola jokatu, ze estrategia erabili… Guraso berriak izan edo ez, zaila izaten da askotan seme-alabak hezitzea, urduri ez jartzea, esandakoa betetzea, esan eta egiten duguna bat etortzea… Ibilbide luzea duen profesionala da Nerea Mendizabal eta aukera...

“Nola jarri mugak HHko umeei” hitzaldia Nerea Mendizabal psikopedagogoaren eskutik bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Prohibido recordar” dokumentala eta “Educacion, memoria e historia de las mujeres vascas” liburuaren aurkezpena eguaztenean Topalekuan

Biharko proiekzioa eta liburu aurkezpena antolatu dituzte Arrate Kultur Elkartekoek: 19:00etatik aurrera “Prohibido recordar (Debekatuta dago oroitzea)”, Txaber Larreategik eta Josu Martinezek zuzendutako Saturrarango emakumeen kartzelaren inguruko dokumentala emango dute Topalekuan eta, jarraian, “Educacion, memoria e historia de las mujeres vascas”, Intxorta 1937 Kultur Elkarteak argitaratutako liburua aurkeztuko dute Julia...

Martxa Lilarekin inauguratu dute Berdintasunaren Pasealekua

Gaur goizean inauguratu dute aurrerantzean Berdintasunaren Pasealekua izango den Amañako pasealeku berria. Udalak eta Eibarko Emakumeen Mahaiak Martxoaren 8aren inguruan antolatutako egitarauari jarraituta, pasealekuaren ibilbidea Amañatik Legarrera bitartean bete duen Martxa Lilarekin inauguratu du kalea. Aurretik, pasealekuaren izena idatzita duen plaka agerian laga dute eta, amaieran, Xose Lois Carreira eta...

Esatearen ederra: testu idatzietan oinarritzen diren ahozko jardunbideak lantzeko ikastaroa UEUn

Julia Marin izango da UEUk antolatu duen ikastaro honetako irakaslea. Gaur egun, gero eta ohikoagoak dira testu idatzietan oinarritzen diren ahozko jardunbideak. Halakoetan, hizlariak oso kontuan hartu beharra dauka entzuleak lehen kolpean ulertzeko moduan esan behar duela mezua. Profesionalek, oro har, nork bere aldetik landu ohi du testua, irizpiderik gabe,...

“Zu ikustean, hego haizea sartzen zait, eta iparra galtzen dut” piropoa saritu du epai-mahaiak

Iñaki Serranoren “Zu ikustean, hego haizea sartzen zait, eta iparra galtzen dut” saritu du epai-mahaiak Eibarko euskaltegi biek eta udalak antolatutako piropo lehiaketan. Web orrian boto gehien (boto guztien %35) jaso duen “Irribarre egin, zure ezpainekin egin dezakezun bigarren gauzarik hoberena izan daiteke eta” Jonatan Alustizak proposatutako piropoak jaso du...

Arantza Lasa, historialaria: “Debabarreneko emakumeak aspalditik daude biharrean”

Emakumearen Egunarekin bat eginez, Arantza Lasa historialariaren hitzaldia antolatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak “Debabarreneko emakumeak XV. mendetik aurrera” izenburupean. Arantzak XVI. mendeko emakumeen bizimodua aztertu eta horren gaineko tesia egin zuen 2005ean, baina ordutik hona, horrenbeste gustatzen zaion gaia jorratzen jarraitu du; 2011n, esaterako, Eibarko emakumeen historiari buruzko liburua...

Bihar inauguratuko dute Berdintasunaren Pasealekua Amañan

Amañako pasealekuari modu ofizialean “Berdintasunaren Pasealekua” izena emango diote bihar, Martxoak 8 Emakumearen Egunaren harira. Goizeko 11:30ean kalearen izena erakutsiko duen plakari estalkia kenduko diote, pasealekua inauguratuta. Izen hori emanda “udalak emakume eta gizonen arteko berdintasunerantz jarraitu beharreko bidea” irudikatu nahi du, bihar irakurriko duten komunikatuan azalduko duten moduan. Pasealekua...

Gilda-lehiaketako irabazleak eguaztenean emango dira ezagutzera

Aurreko eguen eta barixakuan buru-belarri jardun zuen Gilda Lehiaketako epaimahaiak 2. edizio honetara aurkeztu diren gildak dastatzen. Mireia Alonso, Josu Gimenez eta Josu Mugerza epaimahaikideek ez zuten lan makala izan gilda guztiak dastatzen, baina aditzera eman dutenez, pozarren jardun dute. Parte hartzaileek egindako lana azpimarratu dute, oso gilda onak, kalitatezkoak,...

101 eibartar atzo Donostiako Lilatoian

4.000 emakumek egin zioten aurre domeka goizean Lilatoiaren XXVII. edizioak izandako eguraldi kaskarrari. Euria eta haizea nagusi izan zuen proban 101 eibartar izan ziren parte hartzen eta guztiek osatu zituzten ibilbideak zituen bost kilometroak. Honakoak izan ziren lehiaketan baino ospakizunean jardun zuten eibartarrak, helmugaratu ziren ordenari jarraituz: Alaitz Zubiria (27),...

XXV. Eibarko Duatloia Aitziber Urkiolarentzat

Saltoki taldeko atleta eibartarrak, proba irabazteaz gain, jokoan zegoen Gipuzkoako Duatloi Sprint txapela jantzi zuen zapatu arratsaldean euria geratu barik jokatutako lasterketan. Antxitxiketan egin beharreko zazpi kilometro eta erdi eta bizikleta gainean egindako 19 kilometroko ibilbidea osatzeko ordubete, 3 minutu eta 43 segundo behar izan zituen Aitziber Urkiolak, Tolosaldeko taldeko...

Suhiltzaileen ate irekien jardunaldia domekan

Martxoaren 8a Suhiltzaileen Eguna dela-eta, Foru Aldundiko Suhiltzaile Zerbitzuak ate irekien jardunaldia antolatu du hurrengo astebururako. Asmoa “Gipuzkoako Lurralde osoan zehar hedatutako zerbitzua ezagutaraztea, herritarrek suhiltzaileen eguneroko lana ezagutzea eta suak amatatzeaz gain, beste hainbat eginkizun dituztela ezagutzera ematea” da. Horretarako, eta herritarrek parkeak bertatik bertara ezagutzeko aukera izateko, bisita...

Oporrak Bakean programari eskainitako bideoklipa egin dute

Udan Saharako umeei Euskal Herriko familietan harrera egiteko Oporrak Bakean programari abestia eta bideoklipa eskaini dizkiote. Estreinatu berri duten kantuak Xabier Euzkitzeren hitzak dauzka eta musika Emon taldeak ipini dio. Bideoklipa egiteko hainbaten laguntza izan dute: Saharako umeak hartzen dituzten familiak, Joseba Casasola, Asier Serrano, Ame Estudioak, Axular Arizmendi, Rober Oviedo,...