Untzagako jubilatu etxeak “Testamentuei buruzko azken aldaketak eta inbertsioak” hitzaldia antolatu du eguaztenerako

Untzagako jubilatu etxeak eguaztenerako “Testamentuei buruzko azken aldaketak eta inbertsioak” izenburuko hitzaldia antolatu du. Hitzaldian testamentuei egindako azken lege aldaketen berri eman nahi zaie nagusiei eta, horrekin batera, finantza merkatuetan gertatutako albisteak ere azalduko dizkiete.Untzaga jubilatu etxean, lehen pisuko erabilera-anitzeko gelan izango da hitzaldia, 19:00etan.

Untzagako jubilatu etxeak “Testamentuei buruzko azken aldaketak eta inbertsioak” hitzaldia antolatu du eguaztenerako bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Gaur itxiko dute Topalekuan Martxoaren 8-ari eskainitako erakusketa

Topalekuan Emakumeen Egunaren harira ikusgai egon den “Nondik nora?” eta “Emakume iraultzaileak” erakusketa gaur itxiko dute. Antolatzaileek Martxoaren 8aren jatorria gogora ekarri nahi izan dute eta, horretarako, hainbat argazki eta testuekin errepaso historikoa egin dute. Tabernatik sartuta ikus daiteke erakusketa, gauean ixten duten arte. Bideo honetan erakusketaren edukiaren parte bat...

Gaur itxiko dute Topalekuan Martxoaren 8-ari eskainitako erakusketa bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Gaur itxiko dute Topalekuan Martxoaren 8ari eskainitako erakusketa

Topalekuan Emakumeen Egunaren harira ikusgai egon den “Nondik nora?” eta “Emakume iraultzaileak” erakusketa gaur itxiko dute. Antolatzaileek Martxoaren 8aren jatorria gogora ekarri nahi izan dute eta, horretarako, hainbat argazki eta testuekin errepaso historikoa egin dute. Tabernatik sartuta ikus daiteke erakusketa, gauean ixten duten arte. Bideo honetan erakusketaren edukiaren parte bat...

Gaur itxiko dute Topalekuan Martxoaren 8ari eskainitako erakusketa bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Pisua salgai

– Pisua salgai Ipuruako bolera ondoan. 3 logela, egongela, sukaldea, komuna eta despentsa. Merke. Tel. 675-248806

Pisua salgai bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Pisua salgai

– Amañan pisua salgai. 2 logela, egongela eta ganbara. Jantzita eta bizitzera sartzeko moduan. Kalefakzioa. Dena kanpora begira. Tel. 671-439939.

Pisua salgai bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Usartza Txistulari Taldeak kontzertua emango du 12:30ean Untzagan

Usartza Txistulari Taldeak kontzertua emango du domekan, 12:30ean udaletxeko arkupeetan. Elena Perezek zuzenduta, honako egitarauari jarraituko diote: “Lesaka” (orripeko, Santiago Irigoien), “Murru” (arin-arin, J.I. Ansorena), “Soka-dantza” (Isidro Ansorena), “Hasierak” (Isidro Ansorena), “Agustin, Xantin ta Juan Jose” (Isidro Ansorena), “Kaskarre” (mazurka, J.I. Ansorena) eta “Ezpata Dantza Amaia” (Jesus Guridi).

Usartza Txistulari Taldeak kontzertua emango du 12:30ean Untzagan bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Biharrian plazaren inaugurazioa eta “Sopa de sapo”

Domekan (hilak 13) Biharrian espazioaren pareko plazaren inauguraziorako egitarau berezia prestatu dute: aurreko asteburuan hasitako plazaren berriztapen lanak amaitzeko 10:00etatik 12:00era lorategi txiki bat jarriko da, hainbat lora eta landarerekin. Ondoren, 12:00etatik aurrera, “Vermut eta rock&roll” saioa eskainiko du Elvis Caino DJ-ak.Horrez gain, 11:00etatik aurrera “Sopa de sapo” haurrendako liburu-denda...

Biharrian plazaren inaugurazioa eta “Sopa de sapo” bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Milioi bat eurotik gorako zuzenketak onartu dizkiete jeltzaileei udal aurrekontuan

Josu Mendicute jeltzaleen udaleko bozeramaileak, Elena Ibañez taldearen koordinatzaileak Mertxe Garatek eta Eduardo Zubiaurre Eibarko EAJ-ren presidenteak barixaku goizean prentsaurrekoan aditzera eman zutenez, Eibarko EAJ-k udal aurrekontuaren inguruko adostasuna lortu du PSOE-rekin, sozialistek 1.171.600 euroko balioa osatzen duten 24 proposamen eta Plan Estrategikoa martxan ipintzeko konpromisoa onartu eta gero. Agerraldian...

Milioi bat eurotik gorako zuzenketak onartu dizkiete jeltzaileei udal aurrekontuan bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Gaur arratsaldean zabalduko dute “Erraketistak: gure aintzindariak gogoan” erakusketa Portalean

Gaur arratsaldean, 18:30ean inauguratuko dute “Erraketistak: gure aintzindariak gogoan” erakusketa Portalean. Inaugurazioarekin batera “Emakumeak plazan” doku-erreportaiaren eta “Pilota Girls” laburmetraiaren proiekzioa ere egingo da, Patricia Espinar-en eskutik. Erakusketa honen bitartez, erraketistei omenaldia egin nahi zaie, XX. mendeko hogei urteen hasieran, Euskadin kirol femeninoaren aitzindariak izateagatik. Haietako asko eibartarrak ziren. Emakume...

Gaur arratsaldean zabalduko dute “Erraketistak: gure aintzindariak gogoan” erakusketa Portalean bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Liburutegiaren erabiltzaile kopuruak eta funtsak hazten jarraitzen dute

Gaur goizean eman dituzte ezagutzera Juan San Martin udal liburutegiak 2015. urtean emandako zerbitzu eta jardueren inguruko erabilera-datuak Patxi Lejardi Kultura-Euskera zinegotziak eta Eva Alberdi liburutegiko arduradunak. Euren berbetan, “iaz 130.472 bisita jaso zituen liburutegiak, aurreko urtean baino %2,04 gehiago. Oraindik ere arratsaldeko ordutegian ibiltzen da jende gehien (75.539 lagun),...

Liburutegiaren erabiltzaile kopuruak eta funtsak hazten jarraitzen dute bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Eraikinen Ikuskapen Teknikoa” (Olatz Etxeberria)

Aurreko astean Eraikinen Ikuskapen Teknikoari buruzko hitzaldia izan zen Portalean Arkitektoen Elkargokoen eskutik. Bertan izandakoek jakinmina erakutsi zuten eta amaitzerakoan galdera ugari egin zituzten. Harrituta gelditu nintzen entzuleek izan zuten arreta mailarekin, baita eskatzen zuten azalpen gehiagoren nahiagatik ere. Horrek argi erakutsi zidan gai honi buruz idatzi behar nuela eibartar...

“Eraikinen Ikuskapen Teknikoa” (Olatz Etxeberria) bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Mod@” (Mikel Solas)

Moda eta internet. Internet eta moda. Gaur egun ezin dira bata bestearengandik bananduta ulertu, hasieran mesfidantzaz eta urrats txikiak emanez sartu baziren ere moda-etxeak interneten munduan. Hasierako web orri haietan marka bakoitzak bere kabuz jardun zuen, bertan bere proposamenak aurkeztuz desfile edota propagandarako irudien bidez. Pixkanaka-pixkanaka aurrera joan ahala, aurkezpen...

“Mod@” (Mikel Solas) bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Edu Zabala (idazlea): “Noizbait Eibarri buruzko eleberria idatziko dut”

Edu Zabala Garagartzak (Eibar, 1958), “Inauteria, gizakia naturaren kontra”, inauteriei buruzko saiakera argitaratu berri du, autoedizioz, mundu osoko inauteriak ardatz hartuta. Aurretik hainbat lan ditu argitaratuta: “Inauterietan” izeneko ipuin bilduma eta “Ezka” eleberria 2004an, “Onddoak, ondo?” eleberri umoretsua 2005ean eta euskal mitologiaren gaineko “Aiako” eleberria eta “Zaude” olerki liburua 2008an....

Edu Zabala (idazlea): “Noizbait Eibarri buruzko eleberria idatziko dut” bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“40 urtetako krisia” (Borja Rodriguez)

Oraindik ere hilabete batzuk falta dira nire 40. urtebetetzerako. Badakizue, adin honetan krisia omen dagoela diote helmuga horretaraino iritsi direnetako askok. Egia omen da. Izan ere, dagoeneko krisian sartuta nago bete beterik. Kirola egiterako orduan, gorputzak ez du lehen bezala erantzuten. Kolesterolari begira ibiltzen naiz analisietan, eta garbi garbi jaten...

“40 urtetako krisia” (Borja Rodriguez) bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Biblia Anoetan” (Asier Ezenarro)

Aurreko domekan, etxera itzultzerakoan, emakume bat ikusi nuen banketxe bateko atean etzanda, kartoiez inguratuta. Maizegi ikusten den irudia estatuko hirietan. Pobrezia igo eta igo dihardu. Negu gogorra da familia askorentzat eta kalean bizi direnentzat, eguraldi aldetik negu eztitsua izan arren. Zapatuan Donostiara joan nintzen, euripean, Anoetako belodromoan sartzeko asmoarekin, ekitaldi...

“Biblia Anoetan” (Asier Ezenarro) bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Berria egunkariak …eta kitto! aldizkariari buruzko elkarrizketa dakar gaur

Gaurko Berria egunkariak …eta kitto! aldizkariari buruzko elkarrizketa eman du argitara gaur. Urtzi Urkizu kazetariak Ana Aizpurua koordinatzaileari diseinu berriaz, euskalkiaren erabileraz eta beste kontu batzuez galdetu dio. Elkarrizketa osoa irakurtzeko: http://www.berria.eus/paperekoa/2186/028/002/2016-03-11/eibarko_euskaran_ere_aritzeak_gertutasuna_eta_nortasuna_ematen_du.htm

Berria egunkariak …eta kitto! aldizkariari buruzko elkarrizketa dakar gaur bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Gazteen enplegua sustatzeko ekimen berria martxan

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Telefonica Fundazioak, Santa María la Real Fundazioak eta Debegesa eta Oarsoaldea eskualde agentziek lankidetza hitzareman sinatu dute datorren apirilean bi enplegu anezka martxan jartzeko, Debabarrenean eta Oarsoaldean. Enplegu anezka bakoitzak 25 langabetu gazte hartuko ditu, 18 urtetik 29 urtera bitartekoak gizonen kasuan eta 34 urte artekoak emakumeen...

Gazteen enplegua sustatzeko ekimen berria martxan bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Transformers: enpresarien bigarren belaunaldiak” ekitaldia antolatu du Ekingunek datorren asterako

Datorren ostegunean, martxok 17, “Transformers: enpresarien bigarren belaunaldiak” izenburuko ekitaldia egingo da Arrate Kultur Elkartean, 19:00etatik 22:00ak bitartean, Ekingune elkartearen eskutik. Asmoa familiaren negozioa zena edo aurretik bateron batek martxan jarritakoa euren esku hartu dutenak euren esperientzia besteei azaltzea da.  Ekitaldian parte hartzeko Iker Aginaga (130 urteko historia daukan Aguitor...

“Transformers: enpresarien bigarren belaunaldiak” ekitaldia antolatu du Ekingunek datorren asterako bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Patxo Telleriaren “Pankreas” gaur Coliseoan

Patxo Telleriaren “Pankreas” taularatuko du gaur Tartean Teatro konpainiak, 39. Antzerki Jardunaldien barruan 20:30ean Coliseo antzokian. Jokin Oregik zuzenduta, Joseba Apaolaza, Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreek jardungo dute taula gainean, bertsoz paratutako gaur egungo tragikomedian. Zer egingo zenuke lagun baten bizia salbatzeko? Zer emango eta zer gordeko zenuke? Komedia...

Patxo Telleriaren “Pankreas” gaur Coliseoan bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Berbalagunak euskaltegian

Aste honetan Berbetan mintzapraktika egitasmoko dinamizatzaileak, bi berbalagunez lagundurik, Udal Euskaltegian izan dira, bertoko ikasleei programaren berri ematen.  Alde batetik, egitasmoaren historia errepasatu zuten, noiz eta zergatik sortu zen, zein helburu dituen eta nola funtzionatzen duen. Ondoren, gaur egun berbalagunak diren Marian eta Mari Marren testigantzak entzun zituzten euskaltegietako ikasleek....

Berbalagunak euskaltegian bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.