Pagatxa Emakume Elkarteak “Idazte sortzailea” tailerra antolatu du

Pagatxak, Eibarko Emakume Elkartea, jarduera asko antolatzen ditu urtean zehar: yoga, irakurketa, eskulanak, dantza, ingelesa klaseak, arnasketaren kontrola, txango-kulturalak, besteak beste. Horretaz aparte, hilabetero zine forum antolatzen dute eta orain ikastaro berri bat dute: “Idazte sortzailea” .  Tailerra Leticia Martinez Alcocer-ek emango du (Historian lizentziaduna, Deustuko unibertsitatetik). Interesa baldin baduzue eta informazio...

Pagatxa Emakume Elkarteak “Idazte sortzailea” tailerra antolatu du bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Bihartik hasita udalbatzak internet bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango da

Barixaku honetan hasita, aurrerantzean udalak egiten dituen udalbatzak internet bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango da. Bihar 17:30ean erabiliko dute “streaming” bidezko emisio-sistema estreinekoz, 2016. urteko udal aurrekontua onartzeko pleno berezian. Horri esker, udalbatza guztiak, ohikoak (hilero azken astelehenean, 19:30ean) zein ezohikoak, interneterako konexioa duen ordenagailu edo bestelako gailuetan zuzenean ikusi...

Bihartik hasita udalbatzak internet bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango da bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Gazteen ahotsak sarean

Badihardugu Elkarteak gazteen ahotsa jaso eta zabaltzeko asmoz aisialdira bideratutako proiektua abiarazi du: “Gazte Gara Gazte”. Proiektuko arduradunen berbetan, “besteak beste, gazteen euskararen ezagutza sustatu, baliabide praktikoak eta errealak eskaini eta motibazioan eragitea du helburu. Horretarako, Euskal Herri osoko gazteen hizkera jasotzeari ekin genion 2014an, batez ere bi gai lantzeko:...

Gazteen ahotsak sarean bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Turkia-EB ituna salatzeko elkarretaratzea

Beste hiri askotan egindakoaren bidetik, CARE elkarteak deituta eguazten arratsaldean Untzagan elkarretaratzea egin da errefuxiatuei babesa adierazi eta Turkia-EB ituna salatzeko. Europako Kontseiluak bihar aztertuko du Europako Batasunaren eta Turkiaren arteko akordioa.

Turkia-EB ituna salatzeko elkarretaratzea bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Andretxean egingo den “Lidergoa, generoa eta adimen-emozionala” tailerrean izena emateko epea zabalik

Zabalik dago Andretxean egingo den “Lidergoa, generoa eta adimen-emozionala” tailerrean izena emateko epea. Izen-ematea apiriralen 1era arte egin ahal izango da Pegoran. Tailer honetan botere pertsonalean, eta ez botere hierarkikoan, oinarritutako harreman ereduak ezagutuko ditugu. Mugatzen gaituzten sinesteak aztertuko ditugu, eta, adimen emozionaletik, gure emozioen ezagueran eta kudeaketan sakonduko dugu,...

Andretxean egingo den “Lidergoa, generoa eta adimen-emozionala” tailerrean izena emateko epea zabalik bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Nerea Mendizabalek “mugak” ipintzeko moduari buruz hitz egin zigun

“HHko umeei mugak nola ipini” izenburupean primerako hitzaldia eskaini zigun Nerea Mendizabalek. Gure seme-alabak nola izatea gustatuko litzaiguken eta guraso eta seme-alaben arteko harremana nola izatea gustatuko litzaiguken definitu eta gero mugak nola ipini definitzen hasi ginen. Umeen mugak beharrean, helduen mugak zeintzuk dira identifikatu behar ditugu,eta sertibitatea eta empatiaz...

Nerea Mendizabalek “mugak” ipintzeko moduari buruz hitz egin zigun bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Nerea Mendizabalek “mugak” ipintzeko moduari buruz hitz egin zigun

“HHko umeei mugak nola ipini” izenburupean primerako hitzaldia eskaini zigun Nerea Mendizabalek. Gure seme-alabak nola izatea gustatuko litzaigukeen eta guraso eta seme-alaben arteko harremana nola izatea gustatuko litzaigukeen definitu eta gero mugak nola ipini definitzen hasi ginen. Umeen mugak beharrean, helduen mugak zeintzuk dira identifikatu behar ditugu, eta asertibitatea eta...

Nerea Mendizabalek “mugak” ipintzeko moduari buruz hitz egin zigun bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Bihar izango da …eta kitto! euskara elkartearen batzar nagusia Urkizuko egoitzan

Biharko, martxoak 17, urteko batzar nagusia deitu du …eta kitto! Euskara Elkarteak. Batzarra elkartearen egoitzan (Urkizu 11, solairuartea) egingo da, 19:00etan lehenengo deialdian  eta, ordu horretarako bazkideen erdia baino gutxiago agertzen bada, bilera ordu erdi geroago, 19:30ean hasiko da. Batzarrerako gai zerrenda: 2015eko gestioaren balantzea. 2016rako egitasmoak, bazkide kuotak eta...

Bihar izango da …eta kitto! euskara elkartearen batzar nagusia Urkizuko egoitzan bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

San Juan jaietan txosnak ipintzeko “gune duina” aldarrikatu dute

Jaixak Herrixak Herrixandakok agerraldia egin du gaur arratsaldean, San Juan jaietan txosnak Txaltxa Zelaian ipintzeko udalari egindako proposamenaren harira egoera azaltzeko eta proposamen horrekin bat egin duten taldeen atxikimenduen berri emateko. Aditzera eman dutenez, “hiru hilabete eta 11 egun falta dira San Juanak ospatzeko. Aurten ere, urtero le, jai herrikoi,...

San Juan jaietan txosnak ipintzeko “gune duina” aldarrikatu dute bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Beñat Intxausti eta Leire Olaberria txirrindulariak Arraten

Beñat Intxausti eta Leire Olaberria txirrindulariak Arraten egon dira gaur arratsaldean, PuntuEUS Fundazioak Bira eta Itzuliaren harira egingo duen kanpainarako argazkiak egiten. Izan ere, bira.eus eta itzulia.eus izango dira, “ekitaldi hauetan ere euskara sustatzeko” eta, horrekin batera, PuntuEUS Fundazioak domeinua zabaltzeko kanpaina egingo du txirrindulariekin batera.

Beñat Intxausti eta Leire Olaberria txirrindulariak Arraten bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

EB-Turkia hitzarmenaren kontrako mobilizazioa deitu dute eguaztenerako

Martxoaren 16rako (eguaztenerako) mobilizazioa deitu du CARE taldeak, 18:30ean Untzagan, Europako Batasunaren eta Turkiaren arteko hitzarmenaren kontra protesta egin eta errefuxiatuen eskubideak errespetatzea eskatzeko. Bilduren adierazpen proposamena Bestalde, EH Bilduk CARE taldeak biharko deitu duen kontzentraziora gerturatzera animatu nahi ditu eibartarrak. Eta horrekin batera, Eibarko EH Bildu udal taldeak jarraian...

EB-Turkia hitzarmenaren kontrako mobilizazioa deitu dute eguaztenerako bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Ander Lipusek zuzendutako “Etxekoak” lanarekin amaituko dira bihar Eibarko Antzerki Jardunaldiak

ArteDramaren “Etxekoak” euskarazko antzezlanarekin amaiera emango zaio bihar (eguaztena)  Antzerki Jardunaldien 39. edizioari, Huts antzerki taldearen eskutik.  Ander Lipus-ek zuzentzen duen lana 20:30ean hasiko da Coliseo Antzokian. Inmigrazioari buruzko istorio hau ez da etorkinen ikuspuntutik kontatzen, baizik eta kanpotarra hartuko duen familiarenetik eta biziko den tokiko hiritarrenetatik, hau da, gu...

Ander Lipusek zuzendutako “Etxekoak” lanarekin amaituko dira bihar Eibarko Antzerki Jardunaldiak bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Gaur iritsi da Txikitto! hilabetekaria Eibarko lehen hezkuntzako ikastetxeetara

Gaur banatu da Txikitto aldizkariaren 159. alea Eibarko ikastetxe guztietan, 6 eta 12 urte bitarteko haurren artean.  Ale honetan Gu ta Gutarrak telebista saioa gidatzen duen Julen Telleria elkarrizketatu dugu.  Bestalde, erreportaia neska eta mutilen arteko berdintasunari eskaini diogu. Izan ere, egun hauetan udal liburutegian gai hau lantzen duen “Itsaspeko...

Gaur iritsi da Txikitto! hilabetekaria Eibarko lehen hezkuntzako ikastetxeetara bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Azken tratamenduak barizeentzat” hitzaldia emango du bihar Javier Sanchez zirujano baskularrak Portalean

Bihar, martxoak 16 (eguaztena), Javier Sanchez Policlinica Gipuzkoako zirujau baskularrak hitzaldia eskainiko du Eibarko Portalea Kultur-Etxean, 19:30etik aurrera; bertan, barizeentzako azken tratamenduen inguruan jardungo du, hala nola, mikroaparra, irrati-maiztasuna edo ablazio kimikoa.  Javier Sanchez-en esanetan, “paziente gehienak zain gutxiegitasunarekin lotutako arazoekin datoz kontsultara. Arazo hori modu askotan eman daiteke: barikula...

“Azken tratamenduak barizeentzat” hitzaldia emango du bihar Javier Sanchez zirujano baskularrak Portalean bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Gas-ihesagatik itxita egon da Bittor Sarasketa kalea

Gas-ihesa egon da gaur goizean Bittor Sarasketa kalean 9:30ak aldera, eta horregatik epaitegi zaharra eta haurreskola arteko tartea itxita egon da, arazoa konpondu duten arte.  Udaltzaingotik argitu digutenez, “zona horretan lanean diharduten langileek tuberia bat apurtu dute, eta gertatutakoaren berri izan bezain laster, beharrezko neurriak hartu ditugu. Hala ere ez...

Gas-ihesagatik itxita egon da Bittor Sarasketa kalea bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Nerea Mendizabal psikopedagogoaren hitzaldia

Martitzenean, hilaren 15ean, 18:30ean, Nerea Mendizabal psikopedagogo ezagunak Haur Hezkuntzako umeei mugak jartzeari buruz egingo du berba …eta kitto! Euskara Elkarteko egoitzan (Urkizu, 11 solairuartean). Antolatzaileen berbetan, “nola jokatu, zein estrategia erabili… guraso berriak izan ala ez, zaila izaten da askotan seme-alabak hezitzea, urduri ez jartzea, esandakoa betetzea, esan eta...

Nerea Mendizabal psikopedagogoaren hitzaldia bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Piropo lehiaketako sariak banatu dituzte

Gaur arratsaldean banatu dituzte Eibarko euskaltegi biek eta udalak antolatutako piropo lehiaketako sariak Portalean. Epai-mahaiak Iñaki Serranoren “Zu ikustean, hego haizea sartzen zait, eta iparra galtzen dut” saritu du eta beste saria, berriz, Jonatan Alustizaren “Irribarre egin, zure ezpainekin egin dezakezun bigarren gauzarik hoberena izan daiteke eta” proposamenarentzat izan da,...

Piropo lehiaketako sariak banatu dituzte bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Fruta-brotxeta tailerra guraso berbalagunentzat

Aurreko barixakuan, “Barixakuak Jolasian” ekimenaren barruan, fruta-brotxetak egin zituzten guraso berbalagunek eta horien seme-alabek. Era guztietako frutak izan zituzten eskura: sagarrak, madariak, meloia, platanoak, marrubiak… Frutari itxura ezberdinak eman eta gero, brotxeta politak egin zituzten. Amaitzeko, brotxetak txokolatean busti eta tripa bete-bete eginda irten ziren poz-pozik …eta kitto!-tik. Hurrengo saioa apirilaren...

Fruta-brotxeta tailerra guraso berbalagunentzat bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Gure Esku Dago-k bilera deitu du eguaztenerako

Martxoaren 16rako (eguaztenerako) bilera deitu dute Gure Esku Dago herri dinamikako kideek, urte hasieran abiatu zuten bazkide kanpainari buruzko informazioa emateko eta, horrekin batera, aurrera begirako asmoak eta ekainerako prestatzen ari diren ekintza azaltzeko asmoz. Herritar guztientzat zabalik egingo den bilera Arrate Kultur Elkartean izango da, 19:00etan. Informazio gehiago nahi...

Gure Esku Dago-k bilera deitu du eguaztenerako bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Nola jarri mugak HHko umeei” hitzaldia bihar

Bihar, martxoak 15, asteartea, 18:30ean, …eta kitto! Euskara Elkarteko egoitzan  Nerea Mendizabal psikopedagogo ezagunak umeei mugak jartzeari buruz hitz egingo digu. Nola jokatu, ze estrategia erabili… Guraso berriak izan edo ez, zaila izaten da askotan seme-alabak hezitzea, urduri ez jartzea, esandakoa betetzea, esan eta egiten duguna bat etortzea… Ibilbide luzea duen...

“Nola jarri mugak HHko umeei” hitzaldia bihar bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.