Korrika Txikiak herriko kaleak ederto girotu ditu

Giro paregabean ospatu da gaur arratsaldean Korrika Txikia,  Eibarko ikastetxeetako ikasleen partehartzearekin. La Salle Isasi parean ekin diote antxitxiketaldiari, 15:15ean. Haurrak Isasitik behera jaitsi dira, Untzagaraino, eta han La Salleko ikasle batek lekukoa eman dio Amaña ikastetxeko beste bati. San Andres eliza parean Arrateko Andra Marikoei tokatu zaie lekukoari heltzea...

Korrika Txikiak herriko kaleak ederto girotu ditu bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Korrika 20-ri ongietorria emateko txosna jarriko du bihar Gure Esku Dago-k Untzagan

Bihar, barixakua (apirilak 7), Gure Esku Dago-k txosna zabalduko du Untzaga plazan  Eibartik pasatuko den Korrika 20-ri ongietorria emateko eta eibartarren artean giroa berotzen joateko. Euskararen aldeko lasterketa 10:45ean pasatuko da Eibarko kaleetatik eta Gure Esku Dago-k txosna 17:00etatik gauerdira arte zabaltzeko asmoa dauka. Txosna zabaldu bezain pronto txokolatada eskainiko...

Korrika 20-ri ongietorria emateko txosna jarriko du bihar Gure Esku Dago-k Untzagan bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Korrika Txikia egingo da bihar, euskeraren festa handiaren gosegarri

Korrika Txikia bihar ailegatuko da herrira. Eibarko ikastetxeetako ikasleek hartuko dute parte eta, eskuz esku, mezu bat daraman lekukoa pasatuz joango dira. Arno DJ-aren musikarekin girotuta, La Salle Isasi parean emango zaio hasiera ibilbideari 15:15etan eta La Salleko ikasle batek eramango du lehen lekukoa. Handik Untzagara jaitsiko da Korrika Txikia...

Korrika Txikia egingo da bihar, euskeraren festa handiaren gosegarri bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

II. Gin Tonic Lehiaketa maiatzean

Euskeraz Primeran! kanpainaren barruan, …eta kitto! Euskara Elkarteak II. Gin Tonic Lehiaketa antolatu du maiatzerako. Maiatzeko lehenengo bi asteburuetan (5-7 eta 12-14) probatu ahal izango dira lehiaketara aurkeztuko diren Gin Tonic-ak eta bezeroek botoa eman ahal izango dute tabernetan egongo diren ontzietan. Botoa ematen dutenen artean asteburu bateko egonaldia zozketatuko...

II. Gin Tonic Lehiaketa maiatzean bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Asier Sota, aktorea: “Barruko amorrua bideratzeko mekanismoa da foballa askorentzat”

Antzerki Jardunaldiak agurtzeko, Borobil Teatroa taldekoek “Fuera de juego” / “Jokoz Kanpo” eskainiko dute apirilak 5ean, 20:30ean, gazteleraz, eta 6an, 20:30ean, euskaraz. Euskarazko bertsioko aktoreak Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Asier Sota dira, eta azken honek antzezlanaren nondik norakoak kontatu dizkigu. Antzezlanak txartel gorria ateratzen die foballaren inguruan dauden hainbat...

Asier Sota, aktorea: “Barruko amorrua bideratzeko mekanismoa da foballa askorentzat” bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Bihar zabalduko dute errenta zergen kanpaina eta ekainaren 26ra arte iraungo du

Martxoaren 31n hasi bazen ere autolikidazio proposamenen bidalketa, apirilaren 6tik ekainaren 26ra bitartean onartu ahalko dira. Gipuzkoako Aldundiak 250.359 autolikidazio proposamen bidaliko ditu, eta horietatik itzultzera izango dira 173.073, eta ordaintzera 77.286. Autolikidazioa telefonoz (902 10 00 40) edo ogasunaren web orrian (www.gipuzkoa.eus/ogasuna/errenta) onar daiteke. Errenta aitorpen mekanizaturako hitzorduak ere...

Bihar zabalduko dute errenta zergen kanpaina eta ekainaren 26ra arte iraungo du bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Arraindegi eta harategietan erostean tupperrak erabiltzeko kanpaina hasiko da bihar

Arraindegi eta harategietan erosketak egiten ditugunean ohikoak diren paper eta plastikozko poltsak murrizteko eta, horien ordez behin baino gehiagotan erabil daitezkeen ontzi edo tuperren erabilera bultzatzeko asmoz, Kutxa Ekoguneak eta Eibarko Udalak ONTZIRATU ZAITEZ! kanpaina abiatuko dute bihar, herritarrei kanpainari buruzko informazioa emateko gunea udaletxean zabaltzearekin batera. Datozen sei hilabeteotan...

Arraindegi eta harategietan erostean tupperrak erabiltzeko kanpaina hasiko da bihar bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Korrikako kartel erakusketa hartuko du Topalekuak gaurtik aurrera

Gaur iluntzetik aurrera KORRIKAri buruzko kartel erakusketa egongo da ikusgai Topalekuan, Arrate Kultur Elkarteko Erakusketa aretoan. Apirilaren 9ra arte egun osoan egongo da zabalik, baina sarrera tabernatik izango da.

Korrikako kartel erakusketa hartuko du Topalekuak gaurtik aurrera bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Tatuajeak egiten batutako dirua Berritxuak eta AFESD elkartekoei eman diete

Martxoko azken zapatuan Untzagako jubilatu etxean egin zuten “Los tatuajes marcan la diferencia” elkartasun tatuajeak egiteko jardunaldia benetan arrakastatsua izan zen. Eibarko Aratattoo estudioko Javi Garciaren ekimenez antolatutako ekitaldian zortzi tatuatzailek hartu zuten parte eta, egun osoan lanean ibili eta gero, 5.500 euro baino gehiago biltzea lortu zuten. Argazkian ikus...

Tatuajeak egiten batutako dirua Berritxuak eta AFESD elkartekoei eman diete bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Malala Yousafzai aktibistaren figura aztertuko dute gaur arratsaldean Portalean

Gaur arratsaldean, 18:30etatik aurrera emakumeen historiari buruzko saioa egingo da Portalean, Pagatxa emakume taldearen eskutik. Leticia Martinez-Alcocerrek dinamizatutako saioan 2014an Bakearen Nobel Saria jaso zuen Malala Yousafzai aktibistaren figurari buruz jardungo dute. Sortzez pakistandarra, Erresuma Batuan bizi da eta handik bere herriko emakumeen eskubideen alde dihardu. Betiko moduan, sarrera librea...

Malala Yousafzai aktibistaren figura aztertuko dute gaur arratsaldean Portalean bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Arrate Egaña idazleak “Paradisua” liburuaz jardungo du gaur Harixa Emoten euskerazko irakurketa taldean

Gaur, martitzena, izango da Idazlearekin Harixa Emoten euskerazko irakurketa klubaren hurrengo saioa, 19:00etatik aurrera Portalean. Antxon Narbaizak dinamizatuko duen saioan Arrate Egaña idazleak hartuko du parte, “Paradisua” bere lanari buruzko gogoetak irakurleekin batera komentatzeko.

Arrate Egaña idazleak “Paradisua” liburuaz jardungo du gaur Harixa Emoten euskerazko irakurketa taldean bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Gogaikarriak” (Nagore Fernandez)

Ez dut uste inork kontrakoa esango duenik: obrak desatseginak dira. Berdin dio etxe barruan, eraikinaren fatxadan edo herriko kaleetan diren; hauts pila, sekulako zaratak, andamioak, hesiak eta zuloak nonahi. Onartu beharko dugu, ordea, beharrezkoak direla batzuetan, ezinbestekoak askotan, eta gehienoi tokatuko zaigula noizbait bat egitea. Obrak egingo ez bagenitu, eguneroko...

“Gogaikarriak” (Nagore Fernandez) bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Apirilerako erakusketa berri bi antolatu ditu Deporreko Argazki Taldeak

Hileroko martxari jarraituta, apirilerako argazki erakusketak antolatu dituzte Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldekoek: Ambigú tabernan Cristina de Arribaren lanak egongo dira ikusgai eta Portalea tabernan, berriz, Jose Ignacio de Castrorenak.

Apirilerako erakusketa berri bi antolatu ditu Deporreko Argazki Taldeak bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Delteco seigarren izan zen taldeka Eibarko 26. Duatloian

Delteco Eibar Triatloi Taldeak Eibarko Udalarekin eta Gipuzkoako eta Euskadiko Triatloi Federazioekin elkarlanean antolatuta, zapatuan jokatutako Eibarko Duatloiaren 26. edizioan Hossain Kaanache nagusitu zen gizonezkoetan, 00:52:38 denborarekin helmugaratuta. Emakumezkoetan, berriz, lehena helmugaratzen Lourdes Oiartzabal izan zen (01:01:35). XXVI. EIBARKO DUATLOIA (Euskadiko duatloi sprint txapelketa) SAILKAPEN GUZTIAK IKUSTEKO HEMEN KLIKATU. Delteco...

Delteco seigarren izan zen taldeka Eibarko 26. Duatloian bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Korrika Kulturalaren eskutik “Zura” dokumentala emango dute gaur Coliseoan

Gaur 19:00etatik aurrera “Zura” dokumentala emango dute Coliseo antzokian, Korrika Kulturalaren barruan udalaren laguntzarekin antolatutako proiekzioan. Pelikula egitasmo honen helburu nagusia basoaren, zuraren eta euskal gizartearen arteko harremanak izan duten, gaur egun duten eta izango duten balioa gizarteratzea da. Mª Jose Barriola Baraibarrek sortu, sustatu eta zuzendutako proiektuari lotutako filma...

Korrika Kulturalaren eskutik “Zura” dokumentala emango dute gaur Coliseoan bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Izarraitzen barrenak ezagutu zituzten zapatuan, Korrika Kulturalaren harira antolatutako irteeran

Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan,  Arrate Kultur Elkarteak eta AEK-k antolatuta mendi irteera egin zuten zapatuan. Txangoan parte hartzera animatu zirenek Izarraitzen barrenak ezagutzeko aukera bikaina izan zuten, Inma Mugerza hidro-geologoak gidatutako bisitan.

Izarraitzen barrenak ezagutu zituzten zapatuan, Korrika Kulturalaren harira antolatutako irteeran bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Giro paregabea Perlak taldeak Korrika Kulturalaren harira eskainitako kontzertuan

Atzo arratsaldean jendetza batu zen Beleko tabernan, Korrika Kulturalaren barruan antolatuta Perlak taldeak eman zuen kontzertuan. Miren Narbaiza eibartarrak Maite, Patxi eta Ilargirekin batera osatutako taldeak Itzaletatik diskoa zuzenean aurkezteko aprobetxatu zuen emanaldia. Argazki bilduma gure mediatekan ikusgai daukazue.

Giro paregabea Perlak taldeak Korrika Kulturalaren harira eskainitako kontzertuan bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

40 zuhaitz landatu zituzten atzo Usartzan, Zuhaitz Egunaren inguruko ekitaldian

Eibarko Udalaren Ingurumen Arloak, Eibarko Klub Deportiboko Mendi Taldearekin eta Debegesarekin lankidetzan, Zuhaitz Egunaren inguruan ekitaldia antolatu zuen atzorako (argazki bilduma gure mediatekan ikusgai). Euria egin arren, argazkian ikusten duzuen taldeak goiza eman zuen Usartza aldean, udalaren lursail batean 40 zuhaitz landatzen. Lizarrak, gorostiak, haritzak eta urkiak, lau espezie horiek...

40 zuhaitz landatu zituzten atzo Usartzan, Zuhaitz Egunaren inguruko ekitaldian bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Abian da Li(buru hausgarriak) jolasa Udal Liburutegian, irakurketa sustatzeko asmoz

Irakurketa sustatzeko asmoarekin egindako jolasa Jokoa apirilaren 2an hasi zen eta ekainaren 14an bukatuko da Eibarko Udal Liburutegian. Irakurtzeko ohitura indartzeaz gain,  ingurunearen eta liburutegiaren  ezagutza ere bultzatzen da egiten diren galderekin. L.H ko 2. mailatik gorako umeei zuzenduta dago. Liburuak irakurri behar dituzte eta bueltatzerakoan Eibarri eta liburutegiari buruzko...

Abian da Li(buru hausgarriak) jolasa Udal Liburutegian, irakurketa sustatzeko asmoz bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Korrika girotzeko festa Gaztetxean

Korrika herrira iritsiko da barixakuan, hilaren 7a, eta Gaztetxeak hainbat ekimen antolatu ditu euskararen aldeko lasterketari harrera beroa emateko: mozorro prestaketa, korrikaldia eta kontzertua. Berotzen hasi eta lekukoa festa giroan jasotzeko, mozorro prestaketa hasiko da 22:00etan. ‘Zirkoa’ gai moduan hartuta, bertara eramandako mozorrorako gauzekin jantziko dira hara hurbiltzen direnak. 23:00etan...

Korrika girotzeko festa Gaztetxean bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.