Romualdo Galdos

Romualdo Galdos Eibarren jaio zen 1885eko otsailaren  7an, Ospitale kalean, San Andres parrokiaren aurrealdean zegoen etxe batean, Godoyrena deitzen zioten etxea. Euskaltzale porrokatua, Jesusen Lagundian 1904an sartu zen.  Oñan egin zuten apaiz 1917ko uztailaren 30ean. 34 urte zituela,  Jesusen Lagundiak Erromara bidali zuen Aita Santuaren Institutu Biblikoan ikastera; Biblian espezializatu...

Romualdo Galdos bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Toribio Etxebarria

Gure herrian dagoen kalerik nagusienak sindikalista eta idazle famatu honen izena hartzen du. Toribio Etxebarria 1887ko apirilaren 27an jaio zen  Eibarren, Txirio-kalean. Oso gazte hasi zen lanean  eta betidanik izan zuen irakurtzeko zaletasuna. Udaletxean idazkari hasi zen eta 1920an Alfa  koooperatiba eratu zuen Armeria Eskolatik irtendako lagun batzuekin. Armagintzari ekin...

Toribio Etxebarria bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Daniel Zuloaga

Daniel Zuloaga (1852-1921) –Ignacio Zuloagaren osaba– zeramikagile ospetsua izan zen. Segovian zituen labeak. Ignacio Zuloaga hara joan zen bizi izatera eta urte batzuk han pasatu zituen. Garai hartako zeramikagintza berritzen pisu handi izan zuen Danielek. Nazioarte mailako erakusketa askotan hartu zuen parte eta, ondorioz, bere lanak Europa osoan banatuta daude....

Daniel Zuloaga bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Bihar goizeko 09:00etan izango da 2017. ekitaldirako udal aurrekontua onartzeko udal batzarra

Bihar (eguaztena, hilak 12) 09:00etan izango den Udal Batzarrean onartuko da 2017rako Udal Aurrekontua. Oraingoan aldeko boto bakarrak zinegotzi sozialistenak izango dira, EAJ-PNV eta Irabazi alderdiek abstentzioaren bidea hartuko dute eta EH Bilduk, berriz, ezezko botoa emango du. Aurtengo ekitaldirako aurrekontua 31.739.021 eurokoa izango da eta, plenoaren aurretik oposizioko alderdiekin...

Bihar goizeko 09:00etan izango da 2017. ekitaldirako udal aurrekontua onartzeko udal batzarra bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Hobeto bizi izateko aldaketak kudeatzen ikastea” tailerrean izena emateko epea zabalik dago Andretxean

Apirilaren 21era arte egongo da zabalik, “Hobeto bizi izateko aldaketak kudeatzen ikastea” tailerrean izena emateko epea. Tailer honetan emakumeek euren bizitzetan gertatzen diren aldaketak era egoki eta onuragarrian kudeatzen ikasiko dute. Helburua, zirrarak eta pentsamendua landuz, aldaketak, krisiak eta dueluak era naturalean begiestea da. Lan-ildoak: ·  Bizi-ziklo aldaketa, aldaketa-prozesuak (bizileku-,...

“Hobeto bizi izateko aldaketak kudeatzen ikastea” tailerrean izena emateko epea zabalik dago Andretxean bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Mendilibarrek urtebetez berritu du kontratua Eibarrekin

Jose Luis Mendilibarrek urtebetez berritu du Eibarrekin lotzen duen kontratua eta talde armagina zuzentzen jarraituko du 2018. urteko ekainaren 30era arte. Zaldibarko entrenatzailea iazko denboraldian iritsi zen Eibarrera bigarren aldiz, 2004-2005. denboraldian ere zuzendu baitzuen Eibar. Orduan ere azken jardunaldira arte 1. mailara igotzeko borroka jardun zuen taldeak eta, denboraldia...

Mendilibarrek urtebetez berritu du kontratua Eibarrekin bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Txirrindularizaleek bikain erantzun zieten Eibarren jokatutako probei

Eguraldia lagun, arrakastatsua izan zen asteburuan herriko kaleak hartu zituen txirrindulari egitaraua. Euskal Herriko Itzuliaren amaiera bizi ahal izan genuen zapatuan eta hor, Alejandro Valverdek irabazitako proban, Alberto Contadorrek eta Jon Izagirrek osatu zuten azken podiuma. Primoz Roglic-ek irabazi zuen erlojuz kontrako azken proba eta bosgarren sailkatu zen sailkapen orokorrean,...

Txirrindularizaleek bikain erantzun zieten Eibarren jokatutako probei bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Korrikak gure herrian laga dituen irudiak gure Mediatekan bildu ditugu

Atzo Iruñean agurtu zen 20. Korrikak une gogoangarri asko laga dizkigu 2.500 kilometroko ibilbidean, baita Eibarren ere. Bezperan Korrika Txikiarekin hasi eta barixaku gauean Korrikarekin amaituta, giroan bete-betean sartu gara argazkiak egin eta bideoak grabatzera, gero zuekin guztiekin partekatzeko asmoz. Gure MEDIATEKAN AURKITUKO DITUZUE ARGAZKI BILDUMAK ETA BIDEOAK, nahi duzuen...

Korrikak gure herrian laga dituen irudiak gure Mediatekan bildu ditugu bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Korrikak laga dizkigun irudiak gure Mediatekan bildu ditugu

Atzo Iruñean agurtu zen 20. Korrikak une gogoangarri asko laga dizkigu 2.500 kilometroko ibilbidean, baita Eibarren ere. Bezperan Korrika Txikiarekin hasi eta barixaku gauean Korrikarekin amaituta, giroan bete-betean sartu gara argazkiak egin eta bideoak grabatzera, gero zuekin guztiekin partekatzeko asmoz. Gure MEDIATEKAN AURKITUKO DITUZUE ARGAZKI BILDUMAK ETA BIDEOAK, nahi duzuen...

Korrikak laga dizkigun irudiak gure Mediatekan bildu ditugu bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Elikadura prozesu onkologikoetan” sukaldaritza-tailerra antolatu du Minbiziaren Aurkako Elkarteak

Debabarreneko Minbiziaren Aurkako Elkarteak sukaldaritza-tailerra antolatu du apirilaren 27rako, tratamendu onkologikoan daudenek, sendagai gogorren ondorioz izaten dituzten bestelako arazoak (beherakoa, botakagura, jateko gogo eza…) arintzeko asmoz. Horrelakoei aurre egiten laguntzeko, elkarteak errezeta liburu bat argitaratu du, kasu bakoitzean janari egokia zein den jakitera emateko. Tailerrean Oskar Treviño sukaldariak liburuan agertzen...

“Elikadura prozesu onkologikoetan” sukaldaritza-tailerra antolatu du Minbiziaren Aurkako Elkarteak bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

ROSA MARTINEZ ALCOCER (aktorea): “‘Frida’ egitea oparia izan da niretzat”

Amaitu dira Antzerki Jardunaldiak. Berrogeigarren urtez, estatu mailan erreferentzia bihurtu den ekitaldia hartu du herriak, gaur egun euskara zein gazteleraz ikusi daitezkeen antzezlan nabarmenak jasoz. Horien artean egon da Rosa Martinez Alcocer aktore eibartarrak antzeztu duen ‘Frida’. Fran Lasuen herrikidearekin batera, ikur mexikarraren bizitza ekarri du taula gainera. Pertsonaia berezia...

ROSA MARTINEZ ALCOCER (aktorea): “‘Frida’ egitea oparia izan da niretzat” bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Txantxazelai (I)” (Pedro Alberdi)

Aldian behin, malenkoniak jotzen nauenean, Txantxazelaiko web-orrira sartzen naiz antzinako futbol-argazkiak ikustera, eta beti topatzen dut xehetasunen bat, sekula erreparatu gabea, edo aspaldi ahaztutako pasadizoren bat, edo oroipenen bat, bat-batean berpiztua. Argazki horietako batean galtza motzetan ageri naiz, mutiko-errenkada baten erdian, denok zutik eta besoak tolestuta. Ohiko argazki bat, partidua...

“Txantxazelai (I)” (Pedro Alberdi) bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Nerea Mendizabal (psikopedagogoa): “Bullying kasu baten atzean pertsonak daude eta guztiei lagundu behar diegu”

Apirilaren 25ean eskola-jazarpena edo “bullying-ari” buruzko hitzaldia eskainiko dute Portalean, Bidelagun elkartearen eskutik, 14:30etik 16:30era. Hizlaria Nerea Mendizabal psikopedagogoa, gizarte hezitzailea eta komunikazioan aditua izango da. Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko miren.bidelagun@ gmail.com helbidera idatzi daiteke. – Zertaz hitz egingo diezu hitzaldira joaten diren guraso eta hezitzaileei? Jazarpen egoera...

Nerea Mendizabal (psikopedagogoa): “Bullying kasu baten atzean pertsonak daude eta guztiei lagundu behar diegu” bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Azkenaldiko Korrikarik jendetsuenak zeharkatu ditu Eibarko kaleak barixaku gauean

Aurreikusita zegoen ordua baino geroago, 23:00ak jota ailegatu da 20. Korrika Eibarrera barixaku gauean, baina, hala ere, jendetzak bete ditu gure herriko kaleak, lasterketari harrera beroa egiteko prest. Jendetsua eta alaia, horrelakoa izan da Korrikaren edizio hau gurean. ARGAZKI ALBUMA PREST DAGO GURE MEDIATEKAN. Domekan amaiera jaia izango da Iruñean...

Azkenaldiko Korrikarik jendetsuenak zeharkatu ditu Eibarko kaleak barixaku gauean bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Gauez, 22:45ean sartuko da 20. Korrika Eibarren, Uni Eibar-Ermua parean lekukoa hartuta

Uni Eibar-Ermuan hartuko du Eibarrek 20. Korrikaren lekukoa 22:43ak inguruan. Otaola etorbidetik Ipuruara joko du Eroskiko aldapa igoz, eta handik Untzagaraino jaitsiko da; gero, Calbeton kaletik Bidebarrietara ailegatuko da, eta Julian Etxeberriatik Untzagaraino iritsiko da berriz Toribio Etxebarria kalea igaroz; bigarren aldiz Calbeton igaroko du Korrikak eta Bidebarrieta, Urkizu, Barrena...

Gauez, 22:45ean sartuko da 20. Korrika Eibarren, Uni Eibar-Ermua parean lekukoa hartuta bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Euskal Herriko Itzuliko etapek herriko trafikoan aldaketak eragingo dituzte gaur eta bihar

Euskal Herriko Itzuliko gaurko eta biharko etapek hainbat aldaketa eragingo dituzte trafikoan. Gaur 5. etapa jokatuko da Arraten eta hainbat lekutan aparkatzea debekatuko da: Arrate Bide kalean ez da aparkatzerik izango; Azitaingo industrialdean ere debekatuta egongo da arratsaldean, taldeen autobusak aparkatu behar dituztelako; eta 18:00etatik aurrera Torrekua eta Otaolako aparkalekuak...

Euskal Herriko Itzuliko etapek herriko trafikoan aldaketak eragingo dituzte gaur eta bihar bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Ttun Ttun Brigade taldeak 20:00etan kontzertua emango du Belekon, Korrikarako girotzen joateko

Korrika Kulturalaren barruan eta gauerako girotzen joateko, kontzertua emango du Ttun Ttun Brigade taldeak gaur 20:00etan Beleko tabernan. Elektro-pop euskalduna egiten duen taldeak iluntzea ederto alaituko du bere musika eta umorearekin, 20. Korrika ailegatu bitartean.

Ttun Ttun Brigade taldeak 20:00etan kontzertua emango du Belekon, Korrikarako girotzen joateko bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Errefuxiatuen aldeko pintxo-potea egingo da gaur Untzagan Zaporeak-en eskutik

Beste toki batzuetan egindakoaren bidetik, Eibarren ere ekitaldi berezia antolatu dute Zaporeak proiektuko ordezkariek, Euskal Herriko Itzuliaren aitzakiarekin. Arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, elkartasun pintxo-potea egingo da Untzagan, Grezian dauden Siriako errefuxiatuei laguntzeko dirua batzeko asmoarekin. Pintxo-pote hori egin ahal izateko, ekimeneko arduradunek herriko ostalariengana jo dute laguntasun eske eta ekimenarekin bat...

Errefuxiatuen aldeko pintxo-potea egingo da gaur Untzagan Zaporeak-en eskutik bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Korrikia” (Leire Narbaiza)

Gabian pasauko da Korrikia Eibartik. Zelako emoziñua! Baiña, lagunok, Korrikiak emozionatzeko eta antxitxiketan egitteko baiño gehixagorako balio bihar desku! Emon deixogun euskeriari lekua egunerokuan! Zelan, baiña? – Euskeraz bizi zarien euskaldunok: lelehengo berbia euskeraz beti, sorpresa eder asko jasoko dittuzue. Pazientzixia izan ikasten dabizenekin, eurek be euki bihar dabe gure...

“Korrikia” (Leire Narbaiza) bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Euskal Herriko Itzulia Eibarren gaur eta bihar

Gaur eta bihar artean erabakiko da Euskal Herriko Itzuliko irabazlea, eta Eibar horren lekuko nagusia izango da. Gaurko etapa, itzuliaren bosgarrena, Bilbotik irten eta 17:30 bueltan amaituko da Arraten, eta biharko erlojuz kontrakoa 16:30 bueltan hasiko du azken txirrindulariak. David De La Cruz (Quick Step – Floors) da lasterketaren liderra...

Euskal Herriko Itzulia Eibarren gaur eta bihar bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.