Jose Antonio Blanco “Perroantonio”, idazlea: “Norbaitek behatza sartu behar du konfort orokortuaren begian”

“Te voy a hacer una autocrítica. Diccionario para entender a los humanos” liburuaren aurkezpena egingo du Jose Antonio Blanco (Perroantonio) egileak datorren astelehenean. Perroantonio gaitzizena Barakaldon 1961. urtean jaio eta Eibarren bizi den idazlearen “amorruzko bertsioa” da. Filologoa eta kazetaria da eta  bi poesia liburu ere argitaratu ditu, “Dermatológicas” eta...

Jose Antonio Blanco “Perroantonio”, idazlea: “Norbaitek behatza sartu behar du konfort orokortuaren begian” bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Nagusien XXIV. Hamabostaldia hasiko da bihar

Pertsona Nagusien XXIV. Hamabostaldia inauguratuko da bihar 11:0etan Udaletxean ‘Pertsona nagusiak bizitza gozatzen eta beti martxan’ lelopean. Hasiera ekitaldiaren ostean Untzagako Abesbatzak ikuskizuna eskainiko du eta piskolabisa egongo da ondoren. Gero, nagusiei zuzendutako ekintzaz betetako hamabost egun etorriko dira. Jaione Yeregi elikadura eta dietetika teknikariak ‘Pertsona nagusientzako elikadura orekatua eta...

Nagusien XXIV. Hamabostaldia hasiko da bihar bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Jende Xumea elkartearen txosna, tonbola eta jolasak hartuko ditu Untzagak zapatuan

Jende Xumea Eibarko taldekoak zapatuan egun osoan egongo dira Untzagan, udan Boliviako haur eta gazteekin lanera joango diren boluntarioentzat dirua batzeko asmoarekin. Horretarako 11:00etatik aurrera txosna zabalduko dute, bidezko merkataritzako produktoak saltzeko mahaia jarriko dute eta tonbola bat ere egongo da, sari mordoarekin: erropak, etxerako tresna elektrikoak, txarrikiak, bisitak, jostailuak…...

Jende Xumea elkartearen txosna, tonbola eta jolasak hartuko ditu Untzagak zapatuan bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Jasone Osoro “12etan bermuta” bere liburua sinatzen egongo da barixakuan El Corte Inglesean

Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira euskal literaturari lotutako hainbat jarduera ireki antolatu ditu Eibarko El Corte Inglesak, 3. solairuan berriki zabaldu duten euskal literaturaren gunean. Batetik, barixakuan (apirilak 21), 18:00etan, Jasone Osoro idazle elgoibartarrak “12etan bermuta” bere liburua sinatuko die hala nahi duten irakurleei. Eta zapatuan, berriz, Eneko Haritzak euskarazko ipuin-kontaketa...

Jasone Osoro “12etan bermuta” bere liburua sinatzen egongo da barixakuan El Corte Inglesean bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Apirilaren 27rako herri galdeketei buruzko solasaldia antolatu du Gure Esku Dago ekimenak

Maiatzaren 7an egingo den herri galdeketaren harira Gure Esku Dago ekimenak hitzaldia antolatu du Eibarren. Apirilaren 27an, 19:00etatik aurrera “Herri galdeketak eta erabakitzeko eskubidea” izenburuari jarraituta jardungo dute berbetan Garbiñe Biurrun, Juan Jose Ibarretxe eta Mario Zubiagak, Armeria Eskolako areto nagusian. Moderatzailea, berriz, Jon Telleria izango da.

Apirilaren 27rako herri galdeketei buruzko solasaldia antolatu du Gure Esku Dago ekimenak bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Argazkilaritza Maiatzean ate joka datorkigu, Jon Gorosperen tailerrarekin

Klub Deportiboko argazkilaritza batzordearen eskutik garatuko den Argazkilaritza Maiatzean-eko egitarauaren barruan Jon Gorospek “El proyecto fotográfico” izenburuko tailerra emango du maiatzaren 13an Portalean. Antolatzaileen berbetan, “zeri aterako diot argazkia? Generoa, ikuspuntua, zer kontatuko dut? Nola eta non izan ikusia? Tailerra beraien hizkuntza pertsonala bilatu nahi duten argazkilari guztiei zuzenduta dago,...

Argazkilaritza Maiatzean ate joka datorkigu, Jon Gorosperen tailerrarekin bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

LGTBI afaria apirilaren 30ean

Datorren asterako, apirilaren 30erako, afari bat prestatu dugu Ipur sagardotegian. Menua: patata tortila, entsalada eta rabak. Prezioa, 12€ (10€ Gehituko bazkideentzat). Astelehenean zerrenda bidali behar zaio jende kopurua jakin eta erreserba ixteko. Etorri nahi duenak, lehen bailen abisatu dezala  eibar@gehitu.org helbide elektronikoan edo 671152997 telefonoan. Milesker.

LGTBI afaria apirilaren 30ean bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Gaur 86 urte II. Errepublika aldarrikatzen lehen herria izan zen Eibar

Gaur 86 urte Eibar II. Errepublika aldarrikatu zuen lehen herria izan zen. Oso egun berezia izan zan orduko eibartarrentzat eta gaur egun ere esanahi berezia dauka eibartar askorentzat eta urtero ekitaldi ezberdinekin gogoratzen da 1931ko apirilaren 14ean gertatutakoa. Ego Ibarra batzordeak horrela dauka jasota: “1931eko goizaldean Eibar II. Errepublikaaldarrikatzen esnatu...

Gaur 86 urte II. Errepublika aldarrikatzen lehen herria izan zen Eibar bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Marinaledako alkateak hitzaldia emango du datorren eguenean

Ezkerra Berdeak alderdiak, II. Errepublikaren aldarrikapenaren urtemuga dela eta, J.M. Sánchez Gordillo Marinaledako alkatea Eibarrera gonbidatu du, datorren eguenean, 19:00etan Portalean “Soñamos República” izenburuko hitzaldia emateko. Ekitaldia Juan Sánchez Vallejok aurkeztuko du.

Marinaledako alkateak hitzaldia emango du datorren eguenean bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Bigarren Errepublikaren aldarrikapena gogoratuko dute alderdi sozialistakoek barixakuan

Eibarko Sozialistek Bigarren Errepublikaren aldarrikapenaren 86. urtemuga gogoratuko dute bihar (barixakua, apirilak 14). Urteroko martxan, 11:30ean Errepublikaren bandera igoko dute “Casa del Pueblon” eta, jarraian, PSE-EEko kideak Txaltxa Zelaira igoko dira, alderdikideek lagunduta, han belar gainean bandera zabaldu eta txapligoak botatzera. Gazte Komunistek, bestalde, aurreko asteburuan gogoratu zuten egun historikoa,...

Bigarren Errepublikaren aldarrikapena gogoratuko dute alderdi sozialistakoek barixakuan bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Eguen Zuri argazki lehiaketako sariak banatu dituzte, Topalekuan erakusketa zabaltzearekin batera

Gaur arratsaldean eman dituzte Arrate Kultur Elkarteak antolatutako Eguen Zuri argazki lehiaketako sariak: lehena Bakarne Elejaldek eraman du, Kanariar irletara egindako bidaia aprobetxatuta egindako argazkiari esker; bigarrena, berriz, Javier Yarnos iruñarrarentzat izan da; eta hirugarrena iazko irabazleak, Oscar Blanco eibartarrak eskuratu du. Sariak banatzearekin batera, apirilaren 21era bitartean ikusgai egongo...

Eguen Zuri argazki lehiaketako sariak banatu dituzte, Topalekuan erakusketa zabaltzearekin batera bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Udal aurrekontuari behin-behineko onespena eman dio gaur udalbatzak

PSE-EEko zinegotzien aldeko 10 botorekin, EH Bildukoen kontrako 3 botorekin eta EAJ-PNVren (4) eta Irabaziren (1) ordezkarien 5 abstentziorekin, gaur goizean onartu du Udalbatzak 2017. urterako 33.078.571 euroko aurrekontua, alderdien artean piztu den hiru orduko debatea eta gero. Aurreko urteotan ez bezala, oraingoan oposizioko alderdiekin hitzarmenik ez dute lortu sozialistek,...

Udal aurrekontuari behin-behineko onespena eman dio gaur udalbatzak bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Emakumeen istorioak hurrengo saioan: Las sinsombrero, 27ko belaunaldiko emakumeak

Pagatxa Elkarteak antolatutako “Emakumeen istorioak” tailerraren hurrengo saioan Las Sinsombrero, 27ko belaunaldiko emakumeak, ezagutuko ditugu. Eguna eta ordua: maiatzak 2, asteartea, 18:30etik, 20:00etara Lekua: Portaleko ikastaro gela Dinamizatzailea: Leticia Martinez-Alcocer Jarduera irekia eta doakoa izango da.

Emakumeen istorioak hurrengo saioan: Las sinsombrero, 27ko belaunaldiko emakumeak bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Las mujeres de verdad tienen curvas” pelikula, Pagatxak antolatutako Zine-Foruman

Pagatxa Elkarteak, maiatzaren 5erako, Zine Foruma antolatu du “Las mujeres de verdad tienen curvas” pelikularekin. Jarduera irekia eta doakoa da. “Ana, mexiko-amerikar nerabe bat da. Los Angeleseko Ekialdeko komunitate hispaniarren bizi da eta, institutua orain bukatuta,  bere irakasleak Columbiako Unibertsitatean ikastera animatzen du. Baina, bere gurasoak oso tradizionalak dira eta...

“Las mujeres de verdad tienen curvas” pelikula, Pagatxak antolatutako Zine-Foruman bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Ernesto Etxaberen logotipoak irabazi du Eibarko Dendarien Elkarteak antolatutako lehiaketa

Eibarko Dendarien Elkarteak “Nik Eibarren erosten dot” goiburuari jarraituta antolatutako logotipo lehiaketa Ernesto Etxabe Arantzibia eibartarrak irabazi du, epaimahaiak aho batez hala erabakita. Irabazleak 300 euroko erosketa-txartela jaso du Vanessa Torre elkarteko presidentaren eskutik.

Ernesto Etxaberen logotipoak irabazi du Eibarko Dendarien Elkarteak antolatutako lehiaketa bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Blas Etxebarria

Blas Etxebarria kalea Pagaegi  kaletik Coliseora doana da. Kale honek 1979. urtearen aurretik Merkatu kalea zuen izena. Blas bera XX. mendearen hasieran bizi izan zen. 1892an jaio zen Eibarren. “Banco de San Sebastian” zelakoan egin zuen lan, zuzendari moduan. Kargu honi esker Eibarko industriari laguntzeko ahalmena izan zuen. Urte haietako...

Blas Etxebarria bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Fermin Calbeton

Fermin Calbeton Eibarri demaseko laguntza eta bultzada eman zion poltikoa izan zen. Hori dela eta, gure herriak erdialdeko kale ezaguna eskaini dio. Fermin Calbeton ez zen Eibarren jaio, eta bizi ere ez zen sekula gure herrian bizi izan. Donostian jaio zen 1853an eta Madrilen egin zituen ikasketak. 1877an zuzenbide lizentziatura...

Fermin Calbeton bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Polonia Etxeberria

Polonia Etxeberriari (1865-1947) eskainitako kalea Urki auzoan dago, kalearen goiko aldean. Polonia Etxeberriak bere urte    gehienak irakaskuntzari eskaini zizkion: gutxi izango dira bere eskolan egon ez diren Eibarko adineko emakumeak. Bere familia oso ezaguna zen Eibarren: Aita Jose Cruz Etxeberria zen, “Txantoia”,  bere anaiak edo nebak Bonifazio eta Julian...

Polonia Etxeberria bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Tiburzio Anitua

Tiburzio Anitua Eibarren jaio zen  1848an eta 1938an hil zen. Eibarko udalak, Tiburzio Anituari Amaña auzoko kale baten izena eskaini zion Ospitalea eraikitzeko  emandako laguntzagatik. Eibarren grabadore ofizioa ikasi eta behar horretan jardun zuen Ameriketara joan aurretik. Kolonbian, Barranquilla herrian, arma-denda handi baten kargu hartu zuen eta  beste eibartar bat...

Tiburzio Anitua bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Romualdo Galdos

Romualdo Galdos Eibarren jaio zen 1885eko otsailaren  7an, Ospitale kalean, San Andres parrokiaren aurrealdean zegoen etxe batean, Godoyrena deitzen zioten etxea. Euskaltzale porrokatua, Jesusen Lagundian 1904an sartu zen.  Oñan egin zuten apaiz 1917ko uztailaren 30ean. 34 urte zituela,  Jesusen Lagundiak Erromara bidali zuen Aita Santuaren Institutu Biblikoan ikastera; Biblian espezializatu...

Romualdo Galdos bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.