1937an Labaderokua gerra-babeslekuan bonbak egindako zuloaren errekreazioa margotu dute

Orain dela 80 urte bonba batek Ego Gain kalean (sasoi hartan O’Donell kalea) eragindako zuloa lurrean marraztu dute, benetan gertatu zen tokiaren parean, eta “trapantojo” delako teknikari esker errealitatearen ilusioa lortzen da. Han bertan idatziz gomendatzen dute, perspektiba onena bankuaren gainean igota lortzen da. Gainera argazkia egin eta #Lekimanimazioak traola...

1937an Labaderokua gerra-babeslekuan bonbak egindako zuloaren errekreazioa margotu dute bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Julio Soto eta Maialen Lujanbio bertsolariak izango dira zapatuan Ixuan egingo den bertso-afarian

Santa Kurutzeko jaiak dela eta, ospakizun horren inguruko egitaraua prestatu dute auzokoek eta udalak. Programari asteburu honetan ekingo diote: zapatuan, apirilaren 29an, bertso afaria egingo da Ixua jatetxean, 21:00etatik aurrera, Julio Soto eta Maialen Lujanbio bertsolariekin. Txartelak Ixuan eros daitezke, 28 eurotan. Aurretik, 19:00etan, Trikipoteoa hasiko da Untzagan, eta 20:30ean...

Julio Soto eta Maialen Lujanbio bertsolariak izango dira zapatuan Ixuan egingo den bertso-afarian bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Eibarko bonbardaketaren 80. urteurrena gogoratzeko egitaraua bihar hasiko da

Gaur 80 urte bete dira Eibar bonbardatu zutela. Aurretik zazpi hilabetez egon zen gerrako frontea Eibarren. Gipuzkoa osoa falangisten eta reketeen esku zegoen arren, ez zuten lortu Eibar-Elgeta menperatzea eta hori izan zen miliziano eta gudarien erresistentzia puntua, 1937ko apirilaren 24-25 bitartean, kainoiek eta hegazkinek lagunduta, herri biak hartu eta...

Eibarko bonbardaketaren 80. urteurrena gogoratzeko egitaraua bihar hasiko da bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Gozatu Gipuzkoak gastronomia eta kultura uztartu zituen asteburuan Urkizun

Eibarko zazpi establezimenduk (Birjiñape, Guridi rugby & Mugika harategia, Maixa, Zubigain, Aguiñaspi, Txurrut, Arkupe eta Sutondo) hartu zuten parte aurreko zapatu goizean Urkizuko parkeak hartu zuen Gozatu Gipuzkoa azokan. Gastronomia eta kultura batzeko asmoz antolatutako azokaren harira pintxo lehiaketa egin zen eta Sutondok bereganatu zuen Eibarko pintxo onenari saria. Horrekin...

Gozatu Gipuzkoak gastronomia eta kultura uztartu zituen asteburuan Urkizun bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Debabarreneko Gure Esku Dago-k herritarrei dei egin nahi die maiatzaren 7an bozkatzera joan daitezen

Maiatzaren 7rako deituta dagoen herri galdeketaren harira zapatuan Txaltxa Zelaian agerraldia egin zuen Debabarreneko Gure Esku Dagok. Adierazitakoaren arabera, “Itziar, Mutriku, Deba, Elgoibar, Soraluze eta Eibarko herritarrak batu gara gaur hemen. Urtarrilaren 21ean Portalean egindako adierazpenean, gure aurretik herri galdeketak egin dituztenen lekukoa hartu genuela eta erabakitzeko bidea egin behar...

Debabarreneko Gure Esku Dago-k herritarrei dei egin nahi die maiatzaren 7an bozkatzera joan daitezen bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Bioenergiari buruzko jardunaldi irekiak izango dira gaur eta bihar Unibertsitate Laboralean

Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak bioenergiari buruzko jardunaldiak hartuko ditu hirugarrenez gaur (astelehena) eta bihar (martitzena). Egun bietan hainbat adituk hitzaldia emango dute Unibertsitate Laboralean, 15:30etik aurrera. Gaur Abadiñoko udaleko Andres Fernandezek ekingo dio programari, “Plan de gestión de la biomasa. Uso de los recursos propios del monte municipal”...

Bioenergiari buruzko jardunaldi irekiak izango dira gaur eta bihar Unibertsitate Laboralean bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Kutxazain magikoa” (Iratxe Gimenez)

Mikelek 18 urte zituen lehenengo aldiz kutxazain automatiko baten aurrean jarri zenean. Bere aitaren izena Txiro zen eta amarena Urri. Irakaslearena berriz, Telebista. Egun gutxi batzuk zeramatzan Katalunian eta askotan bere irakasleak erakutsitako mirariaren zain zegoen. Zenbait minutu zeramatzan pantailari begira baina dirua ez zen ateratzen. Botoiak sakatzen zituen, kaja...

“Kutxazain magikoa” (Iratxe Gimenez) bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Zerealak” (Jaione Yeregi)

Jakina da antzinako zibilizazioetatik zerealen erabilera elikaduran; zibilizazio askoren elikaduraren oinarri izan da elikagai hori. Gaur egun, gero eta gehiago entzuten da zerealen erabilera oso osasungarria dela, batik bat umeen gosarietarako. Zerealez osatutako gosariak orekatuak eta energetikoak direla. Kontuz, baina: hori ez da guztiz egia. Umeentzat, emakumeentzat, komunera joaten laguntzeko…...

“Zerealak” (Jaione Yeregi) bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

‘Hiri martiria’, historiari begietara begira

Ferdinando Raffaelli Aviazione Legionariako koronelaren eta Igino Mencarelli 24. eskuadrako buruaren agindupean 1937ko apirilaren 24 eta 25ean Soriatik irten ziren Romeo RO-37 bis eta Savoia 79 hegazkinek Eibarko historia aldatuko zuten. Italiako ‘Gezi Beltzek’, Espainiako matxinatuen eskutik, herria goitik behera suntsitu zuten. Sei urte lehenago II. Errepublika aldarrikatu zen tokira...

‘Hiri martiria’, historiari begietara begira bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Eibarko bonbardaketa gogoratzeko agerraldia egin dute instituzioek

Datorren astelehenean Eibar bonbardatu zutela 80 urte beteko direla, gaur goizean prentsaurrekoa eman dute Miguel de los Toyos alkateak, Aintzane Ezenarro Gogora Institutuko zuzendariak eta Denis Itxaso diputatuak. Alkateak azaldu duenez, “Eibarko bonbardaketaren 80. urteurrenaren harira hainbat jarduera antolatu ditugu herrian, baina horrez gain ekitaldi instituzionalen bat egin nahi genuen...

Eibarko bonbardaketa gogoratzeko agerraldia egin dute instituzioek bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Miriam Marquez eta Ainhoa Oregi (AECC): “Hona etortzea positiboa izan da bai gaixoentzat, bai senideentzat”

Kantzerraren Aurkako Elkarteak (AECC) 2016ko urrian ireki zituen bere egoitzako ateak Eibarren. Bere ibilbidea, hala ere, luzea da gure herrian. Denbora honetan minbizia jasaten duten gaixoei eta senideei laguntza psikologiko eta soziala eskaini die, eta etorkizunera begira apustua sendotu eta handitzeko asmoa dauka. AECC-k Ardantza kaleko 11. portalean du bere...

Miriam Marquez eta Ainhoa Oregi (AECC): “Hona etortzea positiboa izan da bai gaixoentzat, bai senideentzat” bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Jimmy Barnatan (musikaria): “Benetako debozioa dago blues eta soularen inguruan”

Portalean meza berezia jasoko du domekan. Saioa 19:30etan hasiko da eta ‘Jimmy Barnatan & The Cocooners’ izango dira ekitaldiaren gidariak. Tartean, gospel giroa izango duten blues doinuak ‘The Cocoonettes’ emakume korista taldearekin. Barnatanek txikitan Harmlemen jasotako musika hartu eta gau magiko eta dibertigarria eskainiko die Portalean batuko diren debotoei.  ...

Jimmy Barnatan (musikaria): “Benetako debozioa dago blues eta soularen inguruan” bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Jarrai dezagun abesten” (Iker Aranberri)

Iragan apirilaren 8an une historikoa bizi izan genuela entzun dugu hamaika aldiz, kalean nahiz hedabideetan. ETAk bere arma guztiak entregatu zituen eta ekintza hori irudikatu zuten milaka herritarrek Baionan egindako ekitaldian. Hainbat hamarkadatako azken keinua eta ikurra izan da. Abesti baten amaiera, abesti berri baten lehen nota ekarriko diguna. Amaitu...

“Jarrai dezagun abesten” (Iker Aranberri) bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

German Ereña: “Isidoro Fagoaga tenore ospetsuak bere ahotsa isiltzea erabaki zuen Gernika bonbardatu zutenean”

Eibarko Usartza Txistulari Bandako kidea, atabalaria da German Ereña eibartarra. Musikazale amorratua, 15 urte eman ditu Isidoro Fagoaga tenore nafar ospetsuaren bizitza ikertzen. Fagoaga bezalako abeslari eta artista bat aukeratzea ez da kasualitate hutsa izan. Gaztetxoa zenean, Armeria Eskolarako marrazki teknikoak egiten zituen bitartean hasi zen German Ereña opera entzuten...

German Ereña: “Isidoro Fagoaga tenore ospetsuak bere ahotsa isiltzea erabaki zuen Gernika bonbardatu zutenean” bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Larrain dantza ikastaroa hasiko da datorren astean Arrate Kultur Elkartean

Urteroko martxan maiatza amaieran Euskal Jaia ospatuko dugu eta, horren harira, aurten ere larrain dantza ikastaroa antolatu dute Arrate Kultur Elkartekoek, ikasi nahi dutenentzat. Saioak datorren astelehenean hasiko dira eta ikastarorako izena eman nahi duenak 943202299 telefono zenbakira deituta edo arratekultu@gmail.com helbidera idatzita izango du horretarako aukera.

Larrain dantza ikastaroa hasiko da datorren astean Arrate Kultur Elkartean bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Jose Antonio Blanco “Perroantonio”, idazlea: “Norbaitek behatza sartu behar du konfort orokortuaren begian”

“Te voy a hacer una autocrítica. Diccionario para entender a los humanos” liburuaren aurkezpena egingo du Jose Antonio Blanco (Perroantonio) egileak datorren astelehenean. Perroantonio gaitzizena Barakaldon 1961. urtean jaio eta Eibarren bizi den idazlearen “amorruzko bertsioa” da. Filologoa eta kazetaria da eta  bi poesia liburu ere argitaratu ditu, “Dermatológicas” eta...

Jose Antonio Blanco “Perroantonio”, idazlea: “Norbaitek behatza sartu behar du konfort orokortuaren begian” bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Nagusien XXIV. Hamabostaldia hasiko da bihar

Pertsona Nagusien XXIV. Hamabostaldia inauguratuko da bihar 11:0etan Udaletxean ‘Pertsona nagusiak bizitza gozatzen eta beti martxan’ lelopean. Hasiera ekitaldiaren ostean Untzagako Abesbatzak ikuskizuna eskainiko du eta piskolabisa egongo da ondoren. Gero, nagusiei zuzendutako ekintzaz betetako hamabost egun etorriko dira. Jaione Yeregi elikadura eta dietetika teknikariak ‘Pertsona nagusientzako elikadura orekatua eta...

Nagusien XXIV. Hamabostaldia hasiko da bihar bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Jende Xumea elkartearen txosna, tonbola eta jolasak hartuko ditu Untzagak zapatuan

Jende Xumea Eibarko taldekoak zapatuan egun osoan egongo dira Untzagan, udan Boliviako haur eta gazteekin lanera joango diren boluntarioentzat dirua batzeko asmoarekin. Horretarako 11:00etatik aurrera txosna zabalduko dute, bidezko merkataritzako produktoak saltzeko mahaia jarriko dute eta tonbola bat ere egongo da, sari mordoarekin: erropak, etxerako tresna elektrikoak, txarrikiak, bisitak, jostailuak…...

Jende Xumea elkartearen txosna, tonbola eta jolasak hartuko ditu Untzagak zapatuan bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Jasone Osoro “12etan bermuta” bere liburua sinatzen egongo da barixakuan El Corte Inglesean

Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira euskal literaturari lotutako hainbat jarduera ireki antolatu ditu Eibarko El Corte Inglesak, 3. solairuan berriki zabaldu duten euskal literaturaren gunean. Batetik, barixakuan (apirilak 21), 18:00etan, Jasone Osoro idazle elgoibartarrak “12etan bermuta” bere liburua sinatuko die hala nahi duten irakurleei. Eta zapatuan, berriz, Eneko Haritzak euskarazko ipuin-kontaketa...

Jasone Osoro “12etan bermuta” bere liburua sinatzen egongo da barixakuan El Corte Inglesean bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Apirilaren 27rako herri galdeketei buruzko solasaldia antolatu du Gure Esku Dago ekimenak

Maiatzaren 7an egingo den herri galdeketaren harira Gure Esku Dago ekimenak hitzaldia antolatu du Eibarren. Apirilaren 27an, 19:00etatik aurrera “Herri galdeketak eta erabakitzeko eskubidea” izenburuari jarraituta jardungo dute berbetan Garbiñe Biurrun, Juan Jose Ibarretxe eta Mario Zubiagak, Armeria Eskolako areto nagusian. Moderatzailea, berriz, Jon Telleria izango da.

Apirilaren 27rako herri galdeketei buruzko solasaldia antolatu du Gure Esku Dago ekimenak bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.