Bere jarduna amaitutzat emango du ‘Arnaldo askatu, politika askatu’ plataformak

2016 02 25 arnaldoaskatu plataforma2Datorren martitzenean (martxoak1 1), Arnaldo Otegi kartzelatik irtendakoan, bere egitekoa amaituko dela iragarri du ‘Arnaldo askatu, politika askatu’ herri plataformak eta bere jarduna amaitutzat joko du. Era berean, martitzenerako antolatu duten Otegi Free jaialdiak baimen guztiak dituela jakinarazi dute.

Fabrikazio Aurreratuaren Nodoa eratu dute

2016 02 25 fabrikazio aurreratuen nodoaLanbide Heziketako hainbat ikastetxek, Elgoibarko IMHk koordinatuta, Fabrikazio Aurreratuaren Nodoa eratu dute. Nodoak laguntza emango dio sektore produktiboari, Jaurlaritzak eratuko dituen proiektu zehatzetan.

Ramon Garciak bigarren egin du Tarazonako Master lasterketan

2016 02 25 tarazona esprinta jorgesanzTarazona Hiria txirrindulari lasterketa jokatu zuten Zaragozako Tarazona hirian, joan den asteburuan. Zapatuko eta domekako etapetako emaitzak batu ostean, German Gil Burgoseko txirrindulariak lortu zuen sailkapen nagusiko lehen postua. Ramon Garcia elgoibartarrak egin zuen bigarren.

Inazio Bereziartua musika eskolako 35 piano ikaslek hartu zuten parte Andoiango piano jaialdian

2016 02 24 pianojoleak andoianEuskal Herrian erreferente izatea lortu duen piano jaialdia egin zuten asteburuan Andoianen. Guztira, 5 eta 18 urte bitarteko 805 lagunek hartu dute parte, tartean Inazio Bereziartua Musika Eskolako 35 ordezkarik.

Udan Saharako haurrak etxean hartzeko deia egin dute

2016 02 24 oporrak bakean sahara1Eibar-Sahara Elkarteko kideek jakinarazi dutenez, martxan da Oporrak bakean 2016 programa. Tindufeko errefuxiatu kanpamenduetan bizi diren haurrak etxean bi hilabetez, uztailean eta abuztuan, hartzeko prest dauden familiak behar dituzte.

Udal Kirol Patronatuak Kirol Campusa antolatu du Aste Santurako

2016 02 24 kirolcampusa selfieElgoibarko Udal Kirol Patronatuak aurten ere, zortzigarren urtez, Aste Santuko Kirol Campusa antolatuko du. Datorren astelehenean, otsailaren 29an, zabalduko da izena emateko epea.

Gatzatu ikastaroa emango dute hil bukaerako ferian

2016 02 23 gatzatutailerraHileko azken zapatuko feria egingo dute zapatuan (otsailak 27), eta Elgoibarko baserrietako ardien esnearekin gatzatua egiten ikasteko aukera izango dute gaztetxoek. Hil honetan Mintxeta Atletismo Taldeak prestatuko ditu Elgoibarko baserri eta harategietako produktuekin egindako pintxoak.

"Bagara nor" hitzaldia eskainiko du Lorea Agirrek eguaztenean

2016 02 23 lorea agirre imhnKorrika ekimenaren azken edizioaren amaieran irakurri zuen testuarekin zer esan nahi duen azalduko du Lorea Agirre kazetari eta antropologoak, eguazten honetan, hilak 24, Elgoibarren eskainiko duen Bagara nor izeneko hitzaldian.

Udaberriko Txokoak eta Zarautzen lau eguneko egonaldiak antolatu ditu Atxutxiamaikak

2016 02 23 atxutxi surf ikastaroa1Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika aisialdi taldeak prest du udaberrirako eskaintza. Martxoaren 4ra arte eman daiteke izena Udaberriko Txokoetan zein Zarautzen egingo duten lau eguneko egonaldirako. 

Logotipo lehiaketa antolatu du Bizi-Poza txarangak

2016 02 23 bizipoza txaranga mendaro1Mendaroko Bizi poza txarangak 25 urte beteko ditu aurten, eta urtemuga maiatzaren 14an ospatzeko asmoa dute. Aurrez, baina, logotipo lehiaketa antolatu dute.

Beasaingo Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan parte hartu zuten herriko dantzariek

2016 02 23 beasain aurreskusoinuzaharElgoibarko Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako zortzi dantzarik hartu zuten parte, joan den asteburuan, Beasainen jokatu zen Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan.

Otegiri egitekoak zaizkion ekitaldiak debekatzeko eskatu du Espainiako Gobernuaren ordezkari Urkijok

2016 02 22 otegi plazan2008Arnaldo Otegi datorren martitzenean, martxoaren 1ean, irtengo da espetxetik, eta bi ekitaldi iragarri dituzte irteten denerako, bata Elgoibarren eta bestea Donostian. Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak argudiatu du terrorismoa goratu daitekeela bi ekitaldi horietan, eta legea betetzen dela zaintzeko neurriak hartzeko eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari.

Baserriz baserri kantuan irtengo dira gaur Elgoibarko Izarrako Santa Ageda taldeak

2016 02 04 santaeskea izarra 2014Otsailaren 4a da gaur, Santa Ageda bezpera, eta usadio zaharrari eutsiz baserriz baserri kantuan eta eskean irtengo dira Elgoibarko Izarrako Santa Ageda taldeak. Era berean, Elgoibar Ikastolako ikasleek ere ospatuko dute Santa Ageda bezpera eta kalejiran irtengo dira arratsaldean.

60+ egitasmoa berriro martxan izango da otsailaren 16tik aurrera

2015 10 01 60plus zintak60 urtetik gorako pertsonen ongizatea eta bizitza kalitatea sustatzen dituen 60+ programa berriro martxan jarriko dute otsailaren 16an.

Maitasunez Hezi elkarteak edoskitze tailerra antolatu du otsailaren 13rako

2016 02 03 edoskitzeMaitasunez Hezi elkarteak edoskitze edo laktantzia taldea da, amek osatzen dutena. Haur jaioberrien amak, haurdun dauden emakumeak edota amatasunari lotutako gaiez kezkatuta dauden emakumeak animatu nahi dituzte amen arteko edoskitze laguntza tailerrera.

2017ko egutegiaren gaia erabaki dute Udalak eta Ongarrik

2015 10 30 egutegia2016 gurutze ariznabarreta atxaElgoibarko Udalaren Euskara Sailak eta Ongarri argazkilari elkarteak jakinarazi dutenez, aukeratu dute datorren urteko egutegiaren gaia.

‘Memoria partekatu bateruntz’ hitzaldia eskainiko du Sabino Ormazabalek

2016 02 03 sabino ormazabalSabino Ormazabal Argituz ekimeneko kideak Memoria partekatu bateruntz izeneko hitzaldia eskainiko du gaur, bakea eta bizikidetzako jardunaldien azken saioan. Indarkeria-ez aktiboaren bultzatzaile da Ormazabal eta Errenteriako esperientzia azalduko du.

Espainiako eskubaloi selekzioaren deia jaso du Nora Kortaberriak

2016 02 02 nora kortaberria jaurtiketaZarautzeko Aiala taldean jokatzen diharduen Nora Kortaberria eskubaloi jokalari elgoibartarrak junior mailako Espainiako eskubaloi selekzioaren deia jaso du. Aurten Errusian jokatuko den Munduko txapelketarako sailkatze fasea jokatzeko prestaketak egingo dituzte Guadalajaran (Espainia). 

Aita Agirre eraikineko lehiaketan parte hartuko duten teknikarientzako bisita gidatua antolatu dute

2016 02 02 aitaagirreeraikina2014 06 26Aita Agirre eraikina eraberritzeko proiektuaren idazketa esleitzeko lizitazioaren harira, eraikinaren gaur egungo egoera ezagutzeko bisita gidatua antolatu du Elgoibarko Udalak eguenerako (otsailak 4). Lehiaketa publikoan parte hartuko duten teknikarientzako baino ez da izango bisita, eraikina eta bere egoera barrutik ezagutu dezaten.

Martin Hernandezek Euskadiko kros txapelketa irabazi du kadeteetan

2016 01 31 martin hdz lasarteMintxeta Atletismo Taldeko Martin Hernandez antxitxikariak kadete mailako Euskadiko kros txapelketa irabazi zuen domekan Lasarteko hipodromoan jokatu zen Donostiako Nazioarteko 61. Krosean. Edizio guztietan ondoan lagun izan dutela-eta, Fermin Arrese elgoibartarra omendu zuten antolatzaileek.