Ailegatu da Lesbosera Elgoibarren batutako errefuxiatuentzako arropa

 

2016 01 29 trailerrabetetzen2a2016 03 04 elgoibarko laguntza lesbosen1  

Elgoibarko 2-dean B-rotuz taldekoek jakinarazi dutenez, joan den astelehenean ailegatu zen Greziako Lesbos irlara Elgoibarren batu zituzten neguko arropak. Material hori, gerretatik ihesi dabiltzan errefuxiatuentzako kanpalekuetan banatzen ari dira boluntarioak.

Errefuxiatuei buruzko zikloa antolatu du Elgoibarko Gazte Asanbladak

2016 03 02 Mikel Aramendi goiberriSiriako gatazkaren eta errefuxiatuen irudiak zabaldu arren, gertatzen ari dena ez daki askok. Beraz, gatazkaren erroetara gerturatzeko eta Ekialde Hurbila hobeto ezagutarazteko zikloa antolatu du Elgoibarko Gazte Asanbladak.

Unai Villenaren 'Hauts haietatik' nobelaren booktrailerra sarean jarri dute

2016 03 03 unai villena igartza goierrikohitzaIgartza literatura sorkuntzako beka irabazteari esker kaleratu du Unai Villena Camarero elgoibartarrak bere lehen nobela: Hauts haietatik. Liburuaren booktrailerra sarean ikus daiteke dagoeneko. Liburua, baina, martxoaren 17an aurkeztuko dute. (bideoa dauka)

Zatitutako biribilgunea kendu eta osoa jarriko dute Maalan

2016 03 02 maalako biribilguneaElgoibarko Udalak jakinarazi duenez, Maalako errotonda berritzeko egin zuten eskaera onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Hala, orain zatituta dagoen biribilgunea osatu eta ohiko biribilgunea egingo dute Maalako zubiaren ondoan. 

'Emakumea izatea Indian' Laura Daquintaren argazki erakusketa inauguratuko dute barixakuan

2016 03 02 laura daquinta indianemakumeizatea kultiurEmakumea izatea Indian izeneko argazki erakusketaren inaugurazioarekin hasiko dira barixakuan, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekintzak Elgoibarren. Laura Daquinta elgoibartarrak Indian egin dituen ia lau urtetan ateratako 70 argazki inguru jarriko ditu ikusgai Kultur Etxean.

Hondoratzeko arriskua dagoela-eta itxi dute bidegorria

2016 03 02 zuloa bidegorrian0Elgoibarko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Andikano eta Maltzaga arteko bidegorrirako sarrera itxi dute, joan den asteburuko ufalen ondorioz, errepide azpian “zazpi metroko" zulo bat agertu dela-eta.

Ainara Ladron atxilotzeko agindua eman du epaileak

2016 03 02 ainaraladron topatu eus2007an Jarrai-Haika-Segi auzia salatzeko A8 autobidea moztu zuten bost gaztek eta gaur zuten epaiketa Donostian, laugarren aldiz. Aurrekoetan bezala, Asier Alberdi eta Saioa Zerain agertu egin dira, baina Aritz Azkona, Naroa Ariznabarreta eta Ainara Ladron elgoibartarra ez dira agertu. Epaileak hauek atxilotu eta espetxeratzeko agindua eman du.

Uparitzaga kalean dauden Babes Ofizialeko 16 Etxebizitzak esleitu ditu Eusko Jaurlaritzak

2016 03 02 vpo zozketa gasteizenEusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitza zentralean egin dute Uparitzaga kalean eraikiko diren Babes Ofizialeko 16 Etxebizitzak (BOE) esleitzeko zozketa, notarioaren aurrean.

Jarraitu zuzenean streaming bidez Uparitzagako babes ofizialeko etxebizitzen zozketa

2015 07 08 uparitzaga vpoUparitzaga kalean eraikiko diren babes ofizialeko hamasei etxebizitzen zozketa egingo dute gaur, 10:30etik aurrera. Zozketa zuzenean, streaming bidez jarraitu nahi duenak horretarako aukera dauka www.irekia.euskadi.net webgunean.

Ongi etorria Arnaldo Otegiri

Egunean zehar ikusmina handia izan da. Egunean zehar mugimendu handia izan da herriaren erdialdean, batez ere Plazan, oholtza jartzen jartzen diren langileez gain, kazetari ugari etorri baita Elgoibarrera.

Aske gelditu da Arnaldo Otegi

Arnaldo Otegi aske gelditu da 08:45ean. Logroñoko kartzela aurrean jendetza hurbildu da, Otegiri harrera egitera. Elgoibartik autobusa irten da 06:00etan eta hainbat elgoibartar automobilez abiatu dira haraino. (argazkiak eta bideoak dauzka)

Maskatrük: Idauze eta Elgoibarko dantzariak elkarrengandik ikasten

2016 02 27 Maskatruk Idauze EirevilaHaritz Euskal Dantzari Taldeko hainbat kide Zuberoan izan dira joan den asteburuan, Idauzeko herriak gonbidatuta. Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko Johañe Etxebest-ek antolaturiko Maskatrük ekimenean parte hartu dute.

Lapurretan egin dute Otzak kafetegian

2016 02 29 lapurreta hotzakOtzak kafetegiko jabeak azaldutakoaren arabera, lapurrak ate ondoko leiho bateko kristal bat apurtuta sartu dira kafetegi barrura, gaur goizaldean. Telebista bat eta kutxa erregistratzailea sumatu ditu faltan jabeak, eta txikiziok egin dituztela gaineratu du.

Loreak emakume migratzaileen elkartea sortu dute Elgoibarren

2016 02 29 loreak emak migratzaileen taldeaGaur aurkeztu dute jendaurrean Loreak, emakume migratzaileen Elgoibarko elkartea. Bestek beste, kulturartekotasuna sustatzeko batu direla azaldu du taldeko presidente Rahma Zaroual Larabechik. Momentuz sei lagunek osatzen dute taldea, baina kide berriak hartzeko ateak zabalik dituztela nabarmendu dute.

Biharamunean... lokatza eta elkarlana

Zapatuko eurite eta ufalek eragindako kalteak neurtu eta lokatzak zikindutakoa garbitzeko eguna izan da gaur Mendaron eta Altzolan, batipat. Batean zein bestean ohituta daude lanotara, behin baino gehiagotan egin baitu gainezka Deba ibaiak azken urteotan.

Artazoren idiak nagusi, plaza bateko aldeaz

2016 02 27 idiprobak artazoElgoibarko Artazok eta Orioko Olidenek apustua jokatu zuten zapatu iluntzean Sigmako probalekuan. 1.775 kiloko Murgil harriarekin aritu ziren lehian.

Deba ibaia gainezka dator eta maila gorria gainditu du Elgoibarren eta Mendaron

2016 02 27 deba ibai hazitakinkongAltzolako estazioan maila gorria igaro du Deba ibaiak. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak alerta laranja eman du datozen orduetarako ufal arriskua dagoela-eta.

Auzo guztietan izaten ziren lehen idi-probak Elgoibarren

2016 02 25 ahotsak idiprobak soartenIdi probetan jende ugari ibiltzen zen sasoi batean Elgoibarren, besteak beste, baserri guztietan zeudelako idiak. Santa Klaran egon zen Soarteko probalekuan edo auzoetakoan jokatzen zituzten idi-probak. Horietan egin zituzten desafioak eta pizten zuten ikusminari buruzko testigantza ugari dituzte jasota ahotsak.eus webgunean. (bideoak dauzka)

Artazo eta Olidenen arteko idi proba jokatuko dute Sigmako probalekuan

2016 01 14 idi dema artazo aitorzSigmako Probaleku Elkarteak herri kirol zaleak asetzeko moduko egitaraua prestatu du, idi-dema eta apostuzaleentzako bi jardunaldi, hain justu ere. Hasteko, Elgoibarko Artazok eta Orioko Olidenek 2.400 euro jarriko dituzte jokoan zapatu gauean jokatuko duten idien arteko deman. Datorren martxoaren 12an, berriz, Egoitz Armaoleak eta Enrike Artolak jokatuko dute desafioa.

14 milioi euroko aurrekontua izango du Elgoibarko Udalak 2016 honetarako

2016 02 25 aitaagirreeraikina2014 06 26 h1Urte honetan 13.999.822 euroko aurrekontua izango du Elgoibarko Udalak, 2016ko jardunerako. Atzo egin zuten Osoko Bilkurak onartu zuen aurrekontu hori, EAJren aldeko botoekin eta EH Bildu eta PSE-EEren aurkakoekin. 2016ko hasierako aurrekontua 2015eko hasierako aurrekontua baino %2,5 handiagoa da (13.682.562 eurokoa izan zen). 1,6 milioi inbertsioetara bideratuko dituzte.