Ainara Ladron Martutenetik Logroñora hurrundu dute epaiketa barixakuan Donostian izan arren

Epaileak Martuteneko kartzelara bidali zuen martxoaren 7an Ainara Ladron elgoibartarra, martxoaren 18an epaiketa Donostiako Lurralde Auzitegian egin arte. Martutenen zeuden berarekin batera epaitu behar dituzten beste bi gazte (Naroa Ariznabarreta eibartarra eta Aritz Azkona arrietarra). Sare sozialen eta naiz.eus bidez zabaldutako informazioaren arabera, emakumezko biak Logroñoko espetxera hurrundu berri dituzte eta gizonezkoa Valladolidera, epaiketa barixaku Donostian honetan izango bada ere. (Geroxeago anpliatuko dugu albistea)

Ainara Ladron Martutenetik Logroñora urrundu dute epaiketa barixakuan Donostian izan arren

Epaileak Martuteneko kartzelara bidali zuen martxoaren 7an Ainara Ladron elgoibartarra, martxoaren 18an epaiketa Donostiako Lurralde Auzitegian egin arte. Martutenen zeuden berarekin batera epaitu behar dituzten beste bi gazte (Naroa Ariznabarreta eibartarra eta Aritz Azkona arrietarra). Sare sozialen eta naiz.eus bidez zabaldutako informazioaren arabera, emakumezko biak Logroñoko espetxera urrundu berri dituzte eta gizonezkoa Valladolidera, epaiketa barixaku Donostian honetan izango bada ere. (Geroxeago anpliatuko dugu albistea)

Elgoibar Ikastolak Pilota Eguna antolatu du zapaturako

2016 03 07 pilotaeguna2015 mztPilota Egunaren 19. edizioa antolatu du Elgoibar Ikastolak zapaturako (martxoak 12). 6 eta 12 urte bitarteko 48 umek hartuko dute parte Kalegoen plazako frontoian jokatuko dituzten partidetan.

Emakumeen gaiak eta mitologiako pertsonaiak izango dira asteburuko bi antzezlanetan

2016 03 10 Datorren urtean hobeto aktoreakBi antzezlan izango dira asteburu honetan Elgoibarren, helduentzat bat eta umeentzat bestea. Barixakuan (martxoak 11) Datorren urtean hobeto izeneko lana antzeztuko dute Itziar Urretabizkaiak, Ainhoa Garaik eta Iraitz Lizarragak. Domekan, berriz, Azken Eguzkilorea umeentzako antzerkia eskainiko dute.

'Lesbos irlan boluntario’ hitzaldia eskainiko du Iñaki Iraolak Sutegixan

2016 03 10 inakiiraola lesbosenMikel Aramendik eskaini zuen hitzaldiarekin hasi zen atzo, hilak 9, Elgoibarko Gazte Asanbladak antolatutako errefuxiatuei buruzko zikloa. Gaur, berriz, Greziako Lesbos irlan boluntario egon den Elgoibarko Iñaki Iraolak bere esperientziaz arituko da Sutegixa gaztetxean.

Elgoibarrek lekua izango du La Sexta telebista katearen 10. urteurrenean

2016 03 09 lasexta elgoibarrenLa Sexta telebista kateak hamar urte beteko ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko saio berezia prestatzen dihardute. Euskal Herriko toki esanguratsu bat behar zutela-eta, Elgoibarko Kalegoen plaza aukeratu zuten eta hainbat herritarren iritziak grabatzen aritu ziren atzo. 

Motxaila Eguna egingo dute asteburuan Mendaron

2016 03 04 motxaila eguna2014Garai bateko sasikopotzu ohitura zaharrari lotutako Motxaila eguna, neguko azken zapatuan, ospatuko dute Mendaron Zerua motxailen aterpe lelopean. Aurten egun horretako jai giroa berotze aldera, bezperan, martxoaren 11n, bertso saioa izango da 22:30ean Sanagustinen. 

Urbizi elkarteak Urpeko Ekintza eta Irudi Jardunaldiak antolatu ditu astebururako

2016 03 09 miguelangelcastro fuentonaBarixakutik domekara bitartean egingo dituzte III. Urpeko Ekintza eta Irudi Jardunaldiak, Olaizaga kiroldegian (egitaraua dauka). 

Martxa Morea egin dute Elgoibarko kaleetan berdintasuna aldarrikatzeko

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira ekitaldi ugari izan dira egunotan Elgoibarren eta Mendaron. Atzo, martxoaren 8an, Feminismoaren kolore morez bete zituen Elgoibarko kaleak Martxa Moreak. Mendaroko kaleak, berriz, Martzela Osororen izenarekin agertu ziren martxoaren 8an. (bideoa dauka)

Josemi Gabilondo eta Unai Usobiaga txapeldun Euskadiko mendiko auto igoeretan

2016 03 08 josemigabilondo renaultAlpineA110Pilotu elgoibartarrek emaitza onak eskuratu dituzte Euskadiko mendiko auto igoeretako txapelketan. Auto historikoen mailan sailkapen nagusiko lehen postua lortu du Josemi Gabilondok eta hirugarren egin du Jesus De La Fuentek. Junior mailan, berriz, Unai Usobiaga gazte elgoibartarra gailendu da.

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako kanporaketa jokatuko dute Elgoibar Ikastolan

2016 03 08 benat gaztelumendi eitbGipuzkoako Eskolarteko Txapelketari dagokion bosgarren kanporaketa jokatuko dute barixaku honetan (martxoak 11), Elgoibar Ikastolan. Ikasleentzako txapelketaz gainera, bat-bateko saio didaktikoa eskainiko dute Beñat Gaztelumendi eta Julio Soto bertsolariek, egungo Gipuzkoako eta Nafarroako txapeldunek, alegia. 

Martxa Morea eta elkarretaratzeak izango dira gaur, martxoaren 8an

Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaur, martxoaren 8a. Elgoibarren Emakumeen Kontseiluak deitutako Martxa Morea egingo dute, 19:00etan, Kalegoen plazatik abiatuta. Mendaron, ordu berean, giza katea eta Berdintasun Eguneko manifestuaren irakurketa egingo dute Herriko Enparantzan.

Martxa Morea eta elkarretaratzeak izango dira martxoaren 8an

Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaur, martxoaren 8a. Elgoibarren Emakumeen Kontseiluak deitutako Martxa Morea egingo dute, 19:00etan, Kalegoen plazatik abiatuta. Mendaron, ordu berean, giza katea eta Berdintasun Eguneko manifestuaren irakurketa egingo dute Herriko Enparantzan.

Eguraldi txarrari aurre eginez, Elgoibarko eta Mendaroko 66 emakumek hartu zuten parte Lilatoian

2016 03 06 lilatoia elgoak amaieran27. Lilatoia egin zuten atzo Donostian, eta 5.000tik gora emakumek hartu zuten parte, euriari eta hotzari aurre eginez. Horien artean, Elgoibarko eta Mendaroko 66 emakumek amaitu zuten bost kilometroko proba. Maria Arrillaga izan zen gure ordezkarien artean azkarrena, 23 minutu eta 59 segundoko denborarekin. (sailkapenak eta argazkiak dauzka) 

Herritarren interesa piztu dute martxoaren 8ra begira antolatutako asteburuko ekintzek

2016 03 05 sustrai akordeoi kontzert3Laura Daquintak Indiako emakumeen inguruan barixakuan eskaini zuen hitzaldiak, eta Sustrai akordeoi taldeak zapatu goizean eman zuen kontzertuak interesa piztu zuen elgoibartarren artean. Batean zein bestean txiki geratu ziren Kultur Etxeko erakusketa gela eta sotoa. 

Herritarren interesa piztu dute martxoaren 8ra begira joan den asteburuan antolatutako ekintzek

2016 03 05 sustrai akordeoi kontzert3Laura Daquintak Indiako emakumeen inguruan barixakuan eskaini zuen hitzaldiak, eta Sustrai akordeoi taldeak zapatu goizean eman zuen kontzertuak interesa piztu zuen elgoibartarren artean. Batean zein bestean txiki geratu ziren Kultur Etxeko erakusketa gela eta sotoa. 

Gerra zibilean hildako gudari baten gorpuzkinak atera ditu Aranzadik Zelaietaburun

2016 03 05 gorpuzkinak2cAranzadi Zientzia Elkarteak pertsona baten gorpuzkinak atera ditu gaur, Zelaietaburun (Etxebarria), Elgoibarko lurretatik metro gutxitara. Eguraldi petrala izan arren, Aranzadik goiz osoa jardun du lanean hobia ateratzen. Agertutako hezur zatiak nahiko deseginda zeuden. Hezurren ondoan bala ugari ere agertu dira. Lekukotzen ondoan beste bi pertsonen gorpuzkinak egon daitezke baina gaurko eguraldi hotz eta hezearen ondorioz, beste egun batean jarraitu beharko dute lanek.

Ertzaintzak Ainara Ladron atxilotu du Zarautzen

Ainara Ladron atxilotu du Ertzaintzak 12:10ean Zarauzko Arrano Elkartean, prentsaurrekoa eman ondoren. Gazte elgoibartarraren eta beste biren aurkako atxilotze agindua deitu zuen epaileak eguaztenean, haien aurkako epaiketara ez zirenean agertu.

Akordeoi jotzaile elgoibartarrek kontzertua eskainiko dute zapatuan

2016 03 03 Sustraia akordeoia edu arrillagaSustrai akordeoi taldeak kontzertua eskainiko du zapatuan (martxoak 5), Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekintzen barruan. Haizea Emakume Taldeak antolatu duen bazkaria egin baino lehenago eskainiko dute kontzertua Kultur Etxeko sotoan.

Highlights taldeak rock doinuak ekarriko ditu sotora gaur gauean

2016 03 04 highlights

Sinuösek antolatuta, Highlights taldeak kontzertua emango du, gaur (martxoak 4) gauean, Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan. Bizkaitarren musika eraginen artean AC/DC, Ozzy, Pink Floyd, Guns n`Roses, Rolling Stones, Thin Lizzy edo Aerosmith topa daitezke. (bideoa dauka)