Elgoibarko Ahal Dugu-Podemosek bilera irekia egingo du martitzenean

2016 03 18 podemos bilera irejkiaElgoibarko Ahal Dugu Podemosekoen Zirkulua osatu ostean, estreinako bilera irekia egingo du alderdiak martitzen honetan, hilaren 22an. Herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.

Enpresa simulatuen nazioarteko azokan izan dira Meka Elgoibar institutuko ikasleak

2016 03 17 meka enpresa simulatua1Bi urtean behin antolatzen den enpresa simulatuen nazioarteko 12. Azoka egin dute Bartzelonan, eta bertan izan dira Meka Elgoibar institutuko administraritza zikloetako ikasleak eta irakasleak euren proiektua aurkezten, Altzolako ur minerala saltzen duen Elgoibai S.A.S izeneko enpresa simulatua, hain zuzen ere.

Aske gelditu da Ainara Ladron

2016 03 18 AinaraLibreGaur egin da Ainara Ladron eta beste lau gazteren aurkako epaiketa. Sententzia kaleratu artean auzipetu guztiak libre laga ditu epaileak. 2007an, Segiren ilegazlizazioa salatzeko protestaldi batean Ap-8 autobidea mozteagatik bina urte eta erdiko kartzela zigorra eskatzen zuen fiskalak hasieran, baina azkenean 21 hilabetera jaitsi behar izan du.

Berdintasunaren alde egindako lanagatik saria jaso du Sanlo kirol taldeak

2016 03 18 sanlo 2010 ramon ortegaValonmano con V sarien estreinako edizioan eskubaloiaren “beste alde hori, eskubaloiaren V aurpegia” erakusteko ahalegina egin duten pertsona, talde eta erakundeak saritu dituzte. Elgoibarko Sanlo eskubaloi taldeak Berdintasunaren Saria jaso du.

Tratamientos Intxaustiko zuzendaritzak bitartekaritzara jotzeko proposatu die langileei

2016 03 15 intxausti enpresaIntxausti Tratamientos Superficiales, S.L. enpresako beharginek greba mugagabea hasi zuten eguaztenean, eta enpresako zuzendaritzak “hainbat kontu argitzeko” idatzia zabaldu du greba egiteko beharginek eman zituzten arrazoien harira. Besteak beste, bitartekaritza baten beharra ikusten dute, “blokeatuta” dagoen egoera askatzeko.

Joseba Olazabal: “Etxe ondoan pantaila akustikoak jartzea baino ez dut eskatzen”

AP-8 autobidean, Donostiako norabidean, Mendaro parean ezaguna egin da istripuak zenbatzen dituen kartela. Ekimena Joseba Olazabalek jarri du martxan. Autobide ondoan bizi da, Granja etxean. Autobideko joan-etorrien eta kamioien zaratarekin gogaituta, pantaila akustikoak jartzeko eskaera egin du behin eta berriz, baina erantzunik ez duela jasotzen salatu du. (bideoa dauka)

King-Kongeko autobus geltokia itxita egongo da barixakuan eta zapatuan

2016 03 15 zuhaitzak gaixorik deba ertzeanDeba ibaiaren ertzean dauden 56 zurzuri (Populus alba) gaixorik daudela-eta, Elgoibarko Udalak jakinarazi du asteburu honetan moztu egingo dituztela, gero zuhaitz berriak sartzeko. Era berean, mozketa lanek dirauten bitartean, barixakuan eta zapatuan, King-Kongeko autobus geltokia itxika egongo dela jakinarazi du Udalak.

King-Kongeko autobus geltokia itxita egongo da barixakuan

2016 03 15 zuhaitzak gaixorik deba ertzeanDeba ibaiaren ertzean dauden 56 zurzuri (Populus alba) gaixorik daudela-eta, Elgoibarko Udalak jakinarazi du asteburu honetan moztu egingo dituztela, gero zuhaitz berriak sartzeko. Era berean, mozketa lanek dirauten bitartean, King-Kongeko autobus geltokia itxika egongo dela jakinarazi du Udalak.

Nerea Gurrutxaga Rio de Janeiroko Joko Paraolinpikoetara joango da Basque Team-eko kirolarien jarraipena egitera

2016 03 17 nerea gurrutxaga saritua rioGazte Olinpic Team lehiaketan saritu dute Nerea Gurrutxaga Zuatzubizkar gazte elgoibartarra, eta Rio de Janeiron (Brasil) egingo diren Joko Paraolinpikoetara joateko txartela irabazi du, beste zazpi gazterekin batera. Berriemaile lanak egingo dituzte, batez ere, Basque Team-eko kirolarien jarraipena eginez. (bideoa dauka)

Apirilaren 18an hasiko dira emakumezkoen eta gizonezkoen pala txapelketak

2016 03 16 pala amaiajone nereaaintzan2015Emakumeen binakako pala txapelketa antolatu dute Elgoibarren bosgarren urtez jarraian, eta horrekin batera gizonen pala txapelketa ere antolatu dute estreinakoz.

Nora Kortaberriak Munduko Txapelketako sailkatze fasea jokatuko du Polonian Espainiako Selekzioarekin

2016 03 16 nora kortaberria aialarekin jcolmeneroMunduko txapelketa jokatzeko beste pauso bat eman du Nora Kortaberria eskubaloi jokalari elgoibartarrak. Junior mailako Espainiako Eskubaloi selekzioko hautatzailearen deia jaso du, asteburuan Polonian jokatuko duten Munduko Txapelketako sailkatze fasea jokatzeko. Dagoeneko han dira.

Ziziliongo pasabide berriak aparkalekuarekin lotuko duen igogailua izango du

2016 03 16 olaso pasabidea1634 errepidea gainetik gurutzatzen duen oinezkoentzako Ziziliongo pasabidea bota eta berria egingo dute. Igogailu bat izango du albo batean eta aparkalekuaren beheko solairutik abiatuko da. (infografia dauka)

Greba mugagabea hasi dute Tratamientos Intxaustiko beharginek

2016 03 16 greba intxausti1Greba mugagabea hasi dute gaur, hilak 16, Elgoibarko Intxausti Tratamientos Superficiales S.A. enpresako beharginek. 

Deba ibaiaren ertzean gaixorik dauden zuhaitzak bota eta espezie berriak landatuko dituzte

2016 03 15 zuhaitzak gaixorik deba ertzean 2Elgoibar parean, Deba ibaiaren ertzetan landatuta dauden 60 makal (Populus alba) inguru gaixorik daudela-eta, zuhaitz horiek moztu eta berriak landatuko dituzte datorren asteburuan. 

125 ume inguruk hartu dute parte Zuhaitz Egunean

2016 03 15 zuhaitz eguna landareaZuhaitz Eguna ospatu dute Elgoibarren Ikastolako eta Herri Eskolako LHko ikasleek. Urruzunon, Albitxuriren magalean landatu dituzte zuhaitzak Udal Brigadako langileek lagunduta. (argazkiak dauzka)

Enplegua sustatzeko bi ekimen abiaraziko dituzte Debabarreneko udalek

2016 03 14 enplegu mahaia debegesaDebabarreneko udalek bi ekimen abiaraziko dituzte Debegesaren bitartez gazteen enplegua sustatzeko. Batetik, 20 eta 35 urte bitarteko “gazte kualifikatuei” zuzendutako Hazilan egitasmoa; eta, bestetik, Debabarreneko Enplegu Anezka. Azken honek 25 gazte hartuko ditu, 18 urtetik 29 urtera bitartekoak gizonen kasuan eta 34 urte artekoak emakumeen kasuan.  

Hondakinak prebenitzeari buruzko informazioa jaso dute dendariek eta tabernariek

2016 03 14 hondakinak establezimenduak emaitzak1Elgoibarko Udaleko eta Mankomunitateko ordezkariak herriko merkatariekin eta ostalariekin bildu dira herriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduei hondakinen kudeaketari buruzko azterketaren emaitzak aurkezteko. 

Martin Hernandez txapeldunorde pista estaliko Espainiako atletismo Txapelketan

2016 03 14 martin hernandez oviedo podiumeanMartin Hernandez Beitia saltakariak zilarrezko domina eskuratu du 600 metroko lasterketan, joan den asteburuan Oviedon jokatu dituzten pista estaliko Espainiako atletismo txapelketan, kadete mailan. Helmugako argazkiak erabaki zuen irabazlea, segundo-ehunen bateko aldea atera baitzion irabazleak bigarrengoari.

Elgoibarko Udal Musika Bandak kontzertu benefikoa emango du Arabako Errioxako Leza herrian

2016 03 14 udalmusikabanda laguardian 2016 03 14 banda kontzertu benefikoa lezen boteila

Arabako Kantzerraren Aurkako Elkarteari laguntzeko kontzertua eskainiko du Elgoibarko Udal Musika Bandak Pagos de Leza upeltegian (Leza, Araba), martxoaren 19an. Bodegak ehunka kriantza ardo botila etiketatu ditu Elgoibarko musikarien irudiarekin.

Elgoibarko Udal Musika Bandak kontzertu benefikoa emango du Arabar Errioxako Leza herrian

2016 03 14 udalmusikabanda laguardian 2016 03 14 banda kontzertu benefikoa lezen boteila

Arabako Kantzerraren Aurkako Elkarteari laguntzeko kontzertua eskainiko du Elgoibarko Udal Musika Bandak Pagos de Leza upeltegian (Leza, Araba), martxoaren 19an. Bodegak ehunka kriantza ardo botila etiketatu ditu Elgoibarko musikarien irudiarekin.