Euskadiko Txapelketako finalak jokatuko dituzte Sanloko Tecnifuelle eta Beristain Banaketak taldeek

tecnifuelle sanlo elgoibar inaki aragonJubenil nesken zein mutilen Euskadiko Txapelketako Lauko Finalak jokatuko dituzte asteburu honetan, Elgoibarko Olaizaga kiroldegian eta Zarautzko Aritzbatalden.

Concepto Egilek meritu handiko berdinketa lortu zuen bigarren sailkatuaren aurka

concepto egile elgoibarSailkapeneko bigarren taldearen aurka jokatu zuen Debabarrena Concepto Egile areto futbol taldeak joan den domekan, IMH kiroldegian, eta launako berdinketa eskuratu zuen.

Korrikaren hasiera zuzenean emango du barren.eus-ek

Otxandion abiatuko da Korrikaren 20. edizioa gaur, martxoak 30, eta euskarazko hedabideek hasiera ekitaldi horretan telebista saio bateratu bat egitea erabaki dute. Barren.eus atarian zuzenean ikusteko aukera izango duzue, streaming bidez lotura honetan klik eginda. 16:00etan hasiko da saioa eta 17:00etan abiatuko da Korrika.

Iluntze Solidarioan errefuxiatuen drama agerian utziko dute zinea eta musikaren bidez

iluntze solidarioa elgoibarElgoibar 2-dean taldeak Iluntze Solidarioa antolatu du gaurko (martxoak 30). Jaialdiaren barruan, Javi Julio argazkilari eta kazetariaren (Donostia, 1978) Wait, just wait dokumentala eskainiko dute, errefuxiatuen drama agerian uzten duen dokumentala, eta ondoren, Izaro Andres abeslariak (Mallabia, 1993) kontzertua eskainiko du.

Emakumeen eta gizonen pala txapelketetan 36 bikote ari dira parte hartzen

pala txapelkerta elgoibar amaieranEmakumeen binakako pala txapelketa antolatu dute Elgoibarren seigarren urtez jarraian, eta horrekin batera gizonen pala txapelketa ere antolatu dute, bigarrengoz. 26 bikotek eman dute izena lehenengoan eta hamar bikotek bigarrengoan. Joan den martitzenean hasi zen txapelketa.

Gaur zabaldu ditu ateak Debabarreneko Enplegu eta Lanbide Heziketa Azokak

 abian lanbide heziketa azoka elgoibar debegesaGaur hasi eta barixakura bitarte, hiru egunez, #ABIAN Debabarreneko III. Enplegu eta Lanbide Heziketa Azoka egingo da Eibarren, Armeria Eskolaren patioan, Debabarreneko Udalek, Debegesa garapen agentziaren bitartez, eta eskualdeko LHko ikastetxeek antolatuta (Armeria Eskola, IMH Makina Erremintaren Institutua, Meka Lanbide Eskola, Uni Eibar-Ermua, Mutrikuko Akuikultura Eskola eta Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxea).

Zabaldu ditu ateak Debabarreneko Enplegu eta Lanbide Heziketa Azokak

 abian lanbide heziketa azoka elgoibar debegesaGaur hasi eta barixakura bitarte, hiru egunez, #ABIAN Debabarreneko III. Enplegu eta Lanbide Heziketa Azoka egingo da Eibarren, Armeria Eskolaren patioan, Debabarreneko Udalek, Debegesa garapen agentziaren bitartez, eta eskualdeko LHko ikastetxeek antolatuta (Armeria Eskola, IMH Makina Erremintaren Institutua, Meka Lanbide Eskola, Uni Eibar-Ermua, Mutrikuko Akuikultura Eskola eta Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxea).

Hasier Etxeberria kazetari eta idazle elgoibartarra hil da

  Kultura

hasier etxenerria elgoibar zuzeuHasier Etxeberria (Elgoibar, Gipuzkoa, 1957) minbiziak jota hil da. Iazko irailean jakinarazi zuen bere blogean minbizia zuela. 60 urte zituen. Kazetari, gidoilari, aurkezle eta idazlea izana zen; eta, besteak beste, baita BARREN aldizkariko kolaboratzailea ere.

Neguko giroarekin baina umore onean ospatu zuten udaberriaren etorrera Motxaila Egunean

Garai bateko Sasikopotzu ohitura zaharrari lotutako Motxaila Eguna egin zuten asteburuan Mendaron, udaberriaren etorrera ospatzeko. Musika, umore eta dantza giro alaian ospatu zuten.

Udaberriaren etorrera ospatu zuten Motxaila Egunean, neguko giroarekin izan bazen ere

Garai bateko Sasikopotzu ohitura zaharrari lotutako Motxaila Eguna egin zuten asteburuan Mendaron, udaberriaren etorrera ospatzeko. Musika, umore eta dantza giro alaian ospatu zuten.

Zabalik da Elgoibarko danborradarako kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea

danborrada kartel lehiaketa aitziber domingez1Ekainaren 10ean egingo da aurten nagusien danborrada Trinitate jaien barruan, eta Atabal elkarteak danborrada iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du, beste behin ere. Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 5a izango da.

Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar txapelketan 58 dantzarik parte hartuko dute

altsasu aurresku SoinuZahar elgoibarEuskal Herriko osotik etorritako 58 dantzari gaztek parte hartuko dute, datorren asteburuan, XVI. Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan. Elgoibarko dantzariak hamabi izango dira.

Martxan da Mendaroko estreinako igogailu publikoa

igogailua mendaroGaragartza kalea Herriko Enparantzarekin lotzen duen igogailu publikoa martxan da joan den martitzenetik. Mendaroko alkate Sonia Garciak zerbitzu berri honi “erabilera egokia” emateko eskatu du, “denon artean zaintzen badugu gehiago iraungo duelako”.

Euskarazko komunikabide berri bat jaio da

gurean.eus tokikom gailuetanGurean.eus-ek TOKIKOM osatzen duten 60 toki komunikabideen edizio digitaletako edukiak batu eta gaika antolatuta eskaintzen ditu. Komunikabide horien artean dago barren.eus ere. Gertuko errealitatearen leiho globala eskaintzen du, gizartea, ekonomia, kultura, kirola eta eguneroko gaien bitartez.

2016ko Mugertza krosa irabazi zuen Irene Chepet Cheptaik irabazi du Munduko Kros Txapelketa, Ugandan

 irene cheptai munduko txapelduna uganda elgoibar 2016Mugertza krosera munduko antxitxikaririk onenak etortzen direla kazetariok behin baino gehiagotan idatzi dugun esaldia da, baina inork ezingo du egia ez denik ukatu joan den domekan Ugandan jokatu den Munduko Kros Txapelketako emaitzak ikusita.

2016ko Mugertza krosa irabazi zuen Irene Chepet Cheptai gailendu da Munduko Kros Txapelketa, Ugandan

 irene cheptai munduko txapelduna uganda elgoibar 2016Mugertza krosera munduko antxitxikaririk onenak etortzen direla kazetariok behin baino gehiagotan idatzi dugun esaldia da, baina inork ezingo du egia ez denik ukatu joan den domekan Ugandan jokatu den Munduko Kros Txapelketako emaitzak ikusita.

40 lagun inguruk parte hartu zuten 'Mendaro Bizikletaz' irteeran

mendaro bizikletaz 4Mendaroko Arno Guraso Elkarteak antolatuta, Mendaro Bizikletaz irteeran parte hartu zuten 40 bat lagunek, ume eta nagusi, domeka goizean.

Joseba Zinkunegiri omenaldia eskaini zioten Eibarren

joseba zinkunegi omenaldia eibar etakittoJoseba Zinkunegi “Zinku” zenari omenaldia eskaini zioten domekan Eibarren. Elgoibarren bizi zen eibartarra Valdezcarayn amilduta hil zen otsailaren 27an, Iker Jausoro lagunarekin batera.

Imanol Alvarezek laugarren egin zuen etxeko lasterketan

Elgoibar hiria txirrindulari saria amutxastegi omenaldiaElgoibarko Hiria Saria txirrindulari proba jokatu zuten domeka arratsaldean. Auto istripuan zendu zen Iker Amutxastegi izan zuten gogoan lasterketa hasi aurretik, eta junior mailako 112 txirrindularik parte hartu zuten gero proban. Unai Iribar (Limousin Kartoiak-Oriako) izan zen guztietan azkarrena. Imanol Alvarez (Ciclos Iturriaga) txirrindulari elgoibartarrak laugarren postua eskuratu zuen.

Elgoibarko Txankakoako zubiak lekua izango du “Zubiak” irratsaioan

zubiak pilota elgoibar frontoia eitbPilota izango dute ardatz Artzen Letonak eta Alaia Martinek, domeka honetan, Euskadi Irratian gidatzen duten Zubiak izeneko irratsaioan.  Saioaren barruan, Kalegoen plazako frontoiaren ondoan dagoen Elgoibarko zubia deskribatuko du Hadi Bastida elgoibartarrak.