Korrika gaztea egin dute bigarren hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikasleek

2017 04 05 korrika gazteaIMHko, Mekako, Elgoibar BHI institutuko eta Elgoibar Ikastolako ikasle eta irakasleek Korrika Gaztea egin dute. Hona hemen, argazkiak.

Eskola-umeek ere egin dute Korrika txikia

2017 04 05 korrika txikia elgoibarKorrika ofiziala agurtu ostean irten dira Elgoibarko eta Mendaroko ikastetxeetako haurrak Korrika Txikian.

Goizean goiz pasatu da Korrika Elgoibartik eta Mendarotik

korrika elgoibar mauxitxaEguna oraindik argitu gabe zela, baina ordurako ailegatu da Korrikaren lekukoa Elgoibarrera, 07:00etan puntuan. Azkarateko tunelean hartu dute lekukoa Elgoibarko AEKko ordezkariek eta 22 bider aldatu da eskuz gero, herrigunea zeharkatu eta Altzolara ailegatu aurretik. Mendaroara 07:40rako ailegatu da.

KORRIKA argazki-bilduma

Ander Gonzalezek irabazi du Realarekin Bartzelonara bidaiatzeko saria

 cd elgoibar saria ander gonzalezC.D. Elgoibarrek Realarekin Bartzelonara bidaiatzeko saria zozketatu du. Sarituek Realeko jokalariak joango diren hegazkin berean egingo dute bidaia; eta, gainera, jokalari txuri urdinen hotel berean hartuko dute ostatu.

Danel Zubizarreta pilotaria Gipuzkoako txapeldun

lagunak pilota elgoibar danel zubizarretaGipuzkoako Eskolarteko Gipuzkoako Pilota Txapelketako eskuz binakako finalak jokatu zituzten Antzuolako frontoian, apirilaren 1ean.

Lapurreta egin dute musika eskolan, hirugarren aldiz hilabetean

lapurreta musika eskola elgoibar lehiotikLapurrak sartu dira goizaldean Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako eraikinean. Kafe makina indarrez ireki dute eta bulegoetan sartu dira lapurrak, baina ez dakite barrutik zer ostu duten, Ertzaintzako ikerlariak etorri bitartean bulegoetarako sarrera debekatu baitu Udaltzaingoak.

Ander Izagirreren Naturzalia bloga, 'Blogetan!' lehiaketako finalisten artean

naturzalia bloga ander izagirre elgoibarBlogetan! Euskal blogariak lehian lehiaketaren bigarren ediziora euskaraz idatzitako 129 blog aurkeztu ziren, eta 12 finalistetako bat izan da Ander Izagirre elgoibartarraren Naturzalia bloga.

Ainhoa Lendinezek bigarren egin du hiru igoera bertikalek osatzen duten Cabrales 3 verticales txapelketan

cabrales kb ainhoa lendinez elgoibarCabrales 3 verticales izeneko lasterketa berezi eta gogorra jokatu dute mendiko saltakari onentsuenek Asturiasen, joan den asteburuan. Ainhoa Lendinezek bigarren postuak eskuratu zituen hiru igoeretan, eta baita sailkapen nagusian ere. Javi Domingezek ere parte hartu zuen proban.

Ainhoa Lendinezek bigarren egin du Cabrales 3 verticales txapelketan, 24 orduan hiru igoera bertikal eginda

cabrales kb ainhoa lendinez elgoibarCabrales 3 verticales izeneko lasterketa berezi eta gogorra jokatu dute mendiko saltakari onentsuenek Asturiasen, joan den asteburuan. Ainhoa Lendinezek bigarren postuak eskuratu zituen hiru igoeretan, eta baita sailkapen nagusian ere. Javi Domingezek ere parte hartu zuen proban.

Ainhoa Lendinezek bigarren egin du Cabraleseko Hiru Bertikaletan txapelketan, 24 orduan hiru igoera bertikal eginda

cabrales kb ainhoa lendinez elgoibarCabrales 3 verticales izeneko lasterketa berezi eta gogorra jokatu dute mendiko saltakari onentsuenek Asturiasen, joan den asteburuan. Ainhoa Lendinezek bigarren postuak eskuratu zituen hiru igoeretan, eta baita sailkapen nagusian ere. Javi Domingezek ere parte hartu zuen proban.

Aurresku eta soinu zahar doinuek hartu dute Herriko Antzokia asteburuan

Elgoibar XVI Aurresku Soinu zahar txapelketaElgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar txapelketa jokatu zuten zapatuan eta domekan Herriko Antzokian. Euskal Herri osotik etorritako 58 dantzarik parte hartu zuten lehiaketan, tartean Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako hamabi ikaslek.

Tecnifuelle Elgoibar, Euskadiko txapeldunorde

tecnifuelle elgoibar zuazo borobileanEuskadiko Txapelketako Lauko Finala jokatu du Sanloko Tecnifuelle jubenilen taldeak Olaizaga kiroldegian. Barakaldoko Zuazo taldearen aurkako hirugarren eta azken partidara txapelketa irabazteko aukerekin ailegatu dira gaur elgoibartarrak, baina hamar goleko aldeaz irabazi beharra zaukaten eta zazpi goleko aldeaz irabazi diete bizkaitarrei.

Jose Gurrutxagak ereindako haziak loratzen jarraitzen du

jose gurrutxaga elgoibar udaletxetikJose Gurrutxaga krosa antolatu du Elgoibar Ikastolak 24. aldiz, Jose Gurrutxagarik gabe jokatu den aurrenekoa, hain zuzen ere. Gurrutxagarekin batera, iaz hil ziren Ricardo Garate eta Angel Iriondo ere gogoan izan dituzte antolatzaileek.

1937an frankistek euren herrietatik bortxaz bota zituzten emakumeak omendu ditu Foru Aldundiak

gerra emakumeei aitortza alkateak elgoibar mendaroGipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, erakunde aitortza eta bere miresmena eskaini die frankistek 1937an euren herrietatik bortxaz bota zituzten gipuzkoarrei, gehienak emakumeak eta haurrak. Gipuzkoan 750 lagun inguru izan ziren kanporatuak, 13 izan zirelarik herri kaltetuak, tartean Elgoibar eta Mendaro. Hain zuzen ere, Gipuzkoatik egotzi zituzten emakume eta ume horien ibilerak agertzen dituen Ama, nora goaz? filma estreinatuko dute, apirilaren 2an, Donostiako Giza Eskubideen 15. Zinemaldian.

Hasier Etxeberriari azken agurra egin diote

  Gizartea

Hasier Etxeberria omenaldiJendetza handia batu da Elgoibarren Hasier Etxeberria idazle eta kazetariari agur esateko ekitaldian. Hasierrek berak prestatu zuen gaurko agur ekitaldia, eta bere “lagun minak” igo dira oholtzara. Eszenatoki aurrean, lehen ilaran, jarrita, Hasierren familiakoak eta gertuko lagunak zeuden. 

Elgoibarren jokatuko dute Euskal Herriko Emakumezkoen Kopako finala

eh txapelketa emakumeena elgoibarElgoibarko Mintxeta futbol zelaian jokatuko da, abuztuaren 27an, VII. Euskal Herriko Emakumezkoen Futbol Kopa.

Jose Gurrutxaga antxitxikari nekaezina, bere zaletasunaz

jose gurrutxaga elgoibar 2007 ahotsakJose Gurrutxaga Ondartzari (Elgoibar, 1921-2016) korrika egitea betidanik gustatu izan zitzaion. Soldadutzara joan zenean ere korrikara apuntatu zen. 46 urterekin hasi zen beteranoetan korritzen, eta sarri geratu zen txapeldun. Hainbat Espainiako errekor izan zituen eta beteranoentzako Munduko Txapelketetan ere parte hartu zuen, Suedian eta Italian. Ahotsak.eus-en hainbat bideotan dituzte jasota Jose Gurrutxagaren testigantzak.

Laburbira euskarazko film laburren zirkuitua apirilaren 4an ailegatuko da Elgoibarrera

Laburbira2017 kartelaEuskaltzaleon Topagunearen eskutik, eta Korrika Kulturala programaren barruan, apirilaren 4an iritsiko da Elgoibarrera Laburbira 2017, euskarazko film laburren zirkuituaren hamalaugarren edizioa.

34 taldek eramango dute Korrikaren lekukoa Elgoibarren eta Mendaron

korrika2015 aekBadator Korrika. Atzo abiatu zen euskararen aldeko AEKren bi urtean behingo egitasmoa, Otxandion, eta apirilaren 9an bukatuko da Iruñean, Euskal Herri osoko bideak eta errepideak zeharkatu ostean. Elgoibarrera, eguaztenean, apirilaren 5ean, iritsiko da Korrika, Azkaratetik, eta Elgoibarko erdigunea zeharkatu ostean, Mendarora joango da.

Jose Gurrutxagarik gabeko lehen krosa, domekan

 josegurrutxaga krosa2014 irteeraJose Gurrutxaga krosaren aurtengo edizioa berezia izango dela jakitera eman du Elgoibar Ikastolak. Domeka honetan (apirilak 2) jokatuko da 24. edizioa, eta hil diren hiru pertsona izango dituzte gogoan.