Zartako arkulariak nagusi, Ordiziako Arku Tiraketa Txapelketan

2017 04 20 Zarta arkulariak

Gipuzkoako 3D Ligako bigarren jardunaldia jokatu zuten apirilaren 9an Ordizian. Elgoibarko Zarta arkulari taldeko kideek erakustaldia eskaini zuten arku instintiboen modalitatean: Jose Luis Garciak irabazi zuen proba, Javier Varonak bigarren egin zuen eta laugarren postuan sailkatu zen Hugo Sierra.

'Ama nora goaz?' dokumentala gaur, Herriko Antzokian

2017 04 20 amanoragoaz

Iban Gonzalezek zuzendutako 'Ama, nora goaz?' dokumentala proiektatuko dute gaur Elgoibarko Herriko Antzokian, 20:30etik aurrera. 36ko Gerraren testuinguruan, 1937. urtean agintari frankistek kanporatu zituzten 1.000 emakumeren bizipenak azaltzen ditu Gonzalezek iaz Baleukok ekoitzitako dokumental honetan.

Mugikortasun iraunkorrerako plana berrituko du Elgoibarko Udalak

mugikortasuniraunk2012 eskolarabizikletan2000. urtetik indarrean dagoen mugikortasunerako plana urtea amaitu baino lehenago berritu nahi duela jakinarazi du Elgoibarko Udalak. Planaren helburu orokorrak dira, besteak beste, mugikortasun arazoak identifikatzea, garraio publikoko sareek eskaintzen duten zerbitzuaren irisgarritasuna, estaldura eta zerbitzu maila hobetzea, ibilgailuentzat eta oinezkoentzat hiriko gune publikoaren zein zati izan behar den zehazteko irizpideak ezartzea eta aparkalekuak berrantolatzea.

Imanol Alvarezek hirugarren egin zuen Bergarako Labegaraieta Sarian

imanol alvarez elgoibar lagun taldea bergaraLabegaraieta Sariaren 54. edizioan jokatu zen joan den domekan, Bergaran. 106 txirrindularik parte hartu zuten eta Imanol Alvarez (Ciclos Iturriaga) txirrindulari elgoibartarrak hirugarren postua eskuratu zuen, eta taldeka ere hirugarren postua eskuratu zuten elgoibartarrek.

Lehen Mailan jokatu duten futbolariak omenduko ditu C.D. Elgoibarrek maiatzaren 6an

cd elgoibar mendeurrena aurkezpena mahaikideakC.D. Elgoibarren mendeurrenaren harira prestatu dituzten ekintzen barruan, Lehen Mailan jokatzera iritsi diren jokalariak (elgoibartarrak nahiz C.D. Elgoibartik pasatakoak) eta atletismoan nabarmendu zirenak omenduko ditu kirol taldeak maiatzaren 6an. Bazkari herrikoi bat ere antolatu dute egun horretarako, Maalan, eta dagoeneko salgai daude bazkarirako txartelak.

Jose Inazio Sarasua zendu da

jose inazio sarasua hil dantzaneusJose Inazio Sarasua (Elgoibar, 1956-2017) hil da 60 urterekin, besteak beste, Elgoibarko Haritz Euskal Dantzari taldeko zuzendaria izandakoa, 1985etik 2000. urteen bitartean. “Umezurtz” gelditu direla azaldu dute dantza taldeko kideek. “Gure dantza taldeko zuzendaria, motor, buru, akuilu, langile nekazin, txistulari, gidari eta laguntzaile ordezkaezina hil da”, adierazi dute.

Julen Larruzea eta Maite Maiora gailendu dira zazpigarren Kilimon Trail lasterketan

kilimon trail mendaro maite maiora mendianMaite Maiora (Mendaro, 1982) eta Julen Larruzea (Larrabetzu, 1982) gailendu ziren Mendaron jokatu zen zazpigarren Kilimon Trail mendi lasterketan, eta errekorrak ondu zituzten gainera. Antolatzaileek Maite Maiora omendu zuten probaren hasieran eta amaieran. Parte hartu duen guztietan, -sei bider-, irabazi du etxeko proba mendi lasterkari mendaroarrak.

Julen Larruzea eta Maite Maiora gailendu ziren atzo Kilimon Trail lasterketan

kilimon trail mendaro maite maiora mendianLasterketa irabazteko faboritoen artean zeuden bata zein bestea, eta ez zuten hutsik egin. Julen Larruzea larrabetzuarra eta Maite Maiora mendaroarra nagusitu ziren atzo Mendaron jokatu zen Kilimon Trail mendi lasterketan, eta errekorrak ondu zituzten, gainera. Gaintxipixarako igoera bertikalean, Ivan Cuesta gailendu zen, 0:03.56ko denborarekin. Haren atzetik, Mario Olmedo eta, atzo garailea, Julen Larruzea, izan ziren Lizarpetik Gaintxipixarako gainera iristen azkarrenak.

Elgoibarren jokatuko da Espainiako Eskubaloi Txapelketako Lauko Finaletako bat

 tecnifuelle elgoibar zuazo penaltiaJubenil mailako Espainiako Eskubaloi Txapelketako bigarren fasea jokatuko dute 24 taldek, lau taldetako zortzi multzotan banatuta, apirilaren 21etik 23ra bitartean. Elgoibarren jokatuko da Lauko Final horietako bat, eta Sanloko Tecnifuelle Elgoibarrek parte hartuko du.

Oscar sarietan nabarmendu diren filmak eskainiko dituzte Elgoibarko Herriko Antzokian

moonligtht film oscar elgoibarElgoibarko Udalak Oscar sarietan saritutako filmak eskainiko ditu apirilean Elgoibarko Herriko Antzokian.

Elgoibartarrak Korrika Sidneyn

2017 05 07 korrika sidney itoitz vitores elgoibarMundua ttipi-ttapa jarri dute Diasporako euskaldunek azken egunetan. Baita munduko beste aldean ere, Sidneyn, Australian. Hiru elgoibartarrek hartu zuten parte Sidneyko Gure Txoko Euskal Etxeak antolatutako Korrikan.

Kilimon Trail mendi lasterketak goi mailako partaidetza izango du aurten ere

 kilimontrail walterbecerraMendaroko Kilimon Trail mendi lasterketaren zazpigarren edizioa jokatuko dute domekan (apirilak 9).

Zazpi metroko altueratik erori zen eskalatzaile bat Elgoibarko rokodromoan

 rokodromoa elgoibar olaizagaZazpi metro inguruko altueratik erori ostean, lesio larriak ditu bi orkatilletan Olaizaga kiroldegiko rokodromoko erabiltzaile batek.

Euskal Herriko Itzuliko etapa Elgoibartik pasako da azken kilometroetan

espainia vuelta elgoibar txankakoa iheslariakEuskal Herriko 57. Itzuliko azken aurreko etapa, bosgarrena, Bilbo eta Arrate artean jokatuko dute gaur. Etaparen amaieran Aiastiako gaina igoko dute eta Elgoibarrera jaitsiko dira, Maltzaga alderantz joan aurretik.

Gure Esku Dagok lokala hartu du San Frantzisko kalean

gure esku dago elgoibar lokalaMaiatzaren 7an egin asmo duten herri galdeketari begira, lokala hartu du Elgoibarko Gure Esku Dagok San Frantzisko kalean, eta taldekideek jakinarazi dute norbaitek galdeketaren inguruko zalantzarik balu edo egun horretan prestaketetan lagundu nahiko balu, gustura entzungo diotela lokalean.

Tokiko komertzioa sustatzeko hitzarmena sinatu dute Elgoibarko Udalak eta Txankakuak

txankakua merkatariak elgoibar azokaElgoibarko Udalak eta Txankakua Elgoibarko Merkatarien Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute tokiko komertzioetako salmentak sustatzeko eta Elgoibarko denda txikietan erosketak egiten dituzten bezeroak saritzeko.

Mendaron eraiki asmo duten kirolerako eta aisialdirako guneak ez die herriaren benetako beharrei erantzuten, EAJren ustez

kirolerakogunea mendaro fotomontajea 1Ospitale azpian kirolerako eta aisialdirako gune berri bat sortu asmo dutela jakinarazi zuen Mendaroko Udalak orain hamabost egun eta EAJk oharra atera du eta etxez etxe banatu horren inguruko bere iritzia emanez.

Korrika gaztea egin dute bigarren hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikasleek

2017 04 05 korrika gazteaIMHko, Mekako, Elgoibar BHI institutuko eta Elgoibar Ikastolako ikasle eta irakasleek Korrika Gaztea egin dute. Hona hemen, argazkiak.

Korrika gaztea egin dute bigarren hezkuntzako ikasleek

2017 04 05 korrika gazteaIMHko, Mekako, Elgoibar BHI institutuko eta Elgoibar Ikastolako ikasle eta irakasleek Korrika Gaztea egin dute. Hona hemen, argazkiak.

Eskola-umeek ere egin dute Korrika txikia

2017 04 05 korrika txikia elgoibarKorrika ofiziala agurtu ostean irten dira Elgoibarko eta Mendaroko ikastetxeetako haurrak Korrika Txikian.