Asier ta Iñakiren omenezko pilota txapelketako finala

Zapatuan erabaki zen Asier ta Iñakiren omenezko XV. pilota txapelketako finala zein bi bikotek jokatuko duten. Finala San Andres auzoko jaietan izango da, uztailaren 9an, eta honen ondoren auzokoek urtero egiten duten afari ederra egingo da. Pelota taldetik bertan afaltzera gonbidatzen zaituztegu, gu ere bertan egongo gara eta!